Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
3:55 am,
temperature icon 8°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

56. Durangoko Azokako izen-ematea gaur zabaldu da

56. Durangoko Azokako izen-ematea gaur zabaldu da. Kulturaren plazan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek irailaren 19ra bitartean bitartean dute horretarako epea eta durangokoazoka.eus webgunetik egin dezakete eskaera.

azoka-4

Argazkia · Gerediaga Elkartea

Abenduaren 3tik 8ra ospatuko den edizio berri hau erronkaz beterik dator. Aurrez-aurreko Azoka baten aldeko apustua egingo du Gerediaga Elkarteak, Landakon erakusmahaiak jarriz, bisitariak gonbidatuz eta urteroko sortzaile eta kulturzaleen arteko harremanak berreskuratuz, beti ere  momentuko osasun neurrietara egokituz eta segurtasuna bermatuz.

Baina horrez gain, iazko online salmentaren arrakasta ikusita, eta aforoa mugatua izan beharko denaren jakitun,  online dendari ere eustea erabaki dute, parte-hartzaileei salmentarako aukera gehiago eskainiz eta bertaratu ezin diren kulturzaleei ere erosketa ahalbidetuz. Beraz, aurten erakusmahaia alokatzen duten eragile guztiek, modu presentzial eta digitalean hartuko dute parte Durangoko Azokan.

Sormen Beka DA! deialdiaren laugarren edizioa zabalik

Kultur sorkuntza digitala ardatz duen Sormen Bekaren laugarren edizioan parte hartzeko epea zabalik dago eta irailaren 21an itxiko da. 15.000 euroko diru saria jasoko du irabazleak eta Durangoko Azokan emango da honen berri. Deialdiari buruzko informazio zehatza, durangokoazoka.eus webguneko Sormen Beka DA! atalean dago eskuragarri.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu