Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
11:32 am,
temperature icon 8°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 34 Km/h

Euskal Herriko artzain txakurrik onenak Garain lehiatuko dira zapatuan

Garaiko San Migel auzoan, plaza ondoan, Euskal Herriko artzain txakurrik onenak lehiatuko dira irailaren 18an, larunbatean, arratsaldeko 17:30etan.

Zisa Jon Zuazo IBAN GORRITI

Argazkia: Iban Gorriti

Herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak izango dira. Ekitaldiko sarrera doakoa izango da. Txapelketa antolatzeko ardura nagusia Garaiko Udalak badu ere, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak, Gerediaga Elkarteak, Euskal Herriko Artzain Txakurren Elkarteak (EHATE) eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak lagundu dute ekimenean.

54. edizioa izango da aurtengoa eta 10 txakurrek parte hartuko dute.

Honako hauek:

Sin título-1

Txapelketan, bi ariketa izango dira:

1. ariketa. Zazpi minuturen barruan, artzainaren esanetara, txakurra artaldera joango da, baina zelaiaren barrenetik; bidean bi aldiz geldiaraziko da txakurra epaimahaikoak esandakoan. Ondoren, artaldera sartu eta zelai erdian dagoen hesiaren tartetik igaroz artzaina dagoen lekura ekarriko ditu ardiak. Ardiak eta txakurra artzainaren inguruan geldi egon beharko dira, epaimahaikoek esan arte. Hori egin ondoren, epaileen esanetara, eskuineko edo ezkerreko hesi-tartetik igaro beharko dira ardiak.

2. ariketa. Zazpi minuturen barruan, artzainaren esanetara, banderatxoz seinalatutako bidetik joan beharko du txakurrak, ardietara hurreratu, artaldea hartu eta erdian dagoen eskortan sartzen saiatu beharko du. Ardi guztiak sartzen lortuz gero, ondoren, zakarkeriarik gabe atera beharko dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu