Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
1:29 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 18 Km/h

Gerediaga Elkarteak Durangaldeko ondarea ezagutzeko bost proposamen prestatu ditu

Ondarearen Europako Jardunaldietara begira, Durangaldeko bost udalerrirekin diseinatutako egitaraua prestatu du Gerediaga Elkarteak. Garai, Zaldibar, Berriz, Mañaria eta Iurretan antolatuko dira ekitaldiak.

Miriam-Cepeda-y-Luis-Alberto-Requejo

Miriam Cepeda eta Luis Alberto Requejo.

Izena ematea doakoa da, baina leku kopuru mugatua izango denez, aldez aurretik izena eman behar da ejardunaldiak@gmail.com helbide elektronikora idatzita edo 673005981 telefono zenbakira deituta.

 

GARAI: Urriak 2-3 -30 

Argazki bilketa eta erakusketa 

Garaitarrei dei zabala egingo diegu herriko bizimodu, ohitura eta lekuen argazki zaharrak batuz gero erakusketa baten erakusteko. Argazkiak digitalizatu egingo ditugu.

Bilketa: Urriak 2 eta 3 Kultur Etxean (11:00-14:00 eta 17:00-19:30 – igandean goizez bakarrik)

Erakusketa: Urriaren 30ean, Elizabarrin, 18:00etan.

MAÑARIA – Urriak 16 – 11:00

Angurreta harrobian bisita gidatua eta kontzertua

Victor Arrizabalaga artistak proiektu artistikoa garatzen dabil harrobian. Geologo baten laguntzarekin eta artistaren azalpenekin natur ondarea kultur ondare bihurtzeko asmoa ezagutzeko aukera izango da. 4kote taldearen kontzertu laburra ere izango da.

Oharra: Elkargunea Mañariko plazan da. Harrobira oinez joango gara, aldapa luzean gora trafiko gutxi duen errepide asfaltatu batetik gora,

IURRETA – Urriak 16 -17 

Eraskusketa eta hitzaldia

Auzo eskolen gaineko historia ezagutzeko erakusketa eta hitzaldia.

Horrekin batera, Iurretako Goiuria ikastolari buruz egiten dabiltza ikerketa lanaren aurkezpen laburra ere izango da.

Erakusketa: Askondo karpan, larunbata 17:00-19:00 eta igandea 11:00-14:00

Hitzaldia: Askondo karpan, igandean, 12:00etan.

ZALDIBAR – Urriak 22 – 18:00

Hitzaldia

Zaldibarko ospitaleko kaperako hormetan Juan de Aranoa margolariaren lana dago. Lan ezezaguna eta ikusezina ere bai. Astolaren zenbaki berrian ezagutzera emango dugu, eta jardunaldietan zaldibartarrek herrien duten altxorra ezagutuko dute aldizkarirako ikerketa lana idatzi dutenen eskutik.

Lekua: liburutegi zaharrean, udaletxe atzean

BERRIZ – Urriak 23 – 18:00

Kontzertua

San Joan Bautista parrokiako organoak 100 urte betetzen ditu.  Myriam Cepeda organojoleak eta Luis Alberto Requejo klarinetajoleak kontzertua eskainiko dute.

Lekua: San Juan Bautista elizan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu