Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
6:55 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 91 %
Ráfagas de viento: 16 Km/h

Iurretako Aitte San Migel jai batzordeak ‘Udazken kulturala’ antolatu du

Iurretako Aitte San Migel jai batzordearen oharra

Egunotan San Migel jaien prestaketan buru belarri lanean ibili beharko ginateke batzordeko kideok baina zoritxarrez ez da horrela. Beste urte betez, osasun egoerak eta gure agintarien neurri burutsuek ala behartuta ezingo ditugu Iurretako Jaiak ospatu. Horrek ordea ez du esan nahi ez garenik lanean ari.

MIKEL-ESTI-MARKEZ

Mikel eta Esti Markez. I. Gorriti

Udazkenerako kultur egitarau oparoa antolatu dugu herriko beste elkarte eta eragile batzuekin elkarlanean. Mezu honekin batera doakizue prestatutako egitaraua. Argi daukagu kultura segurua dela eta inoiz baino garrantzia handiagoa daukala kulturaz gozatzeak. Ez dugu mezu hau bukatu nahi egitarauko ekitaldi guztietan bolondres arituko diren horiei eskerrak eman gabe, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzatekeelako ekintza hauek aurrera ateratzea.

Era berean deia egiten diogu laguntzeko prest dagoen edozeini ere, guztion laguntza eskertzekoa izango da. Besterik gabe, Iurretako Plazan ikusiko dugu elkar.

udazkena 2021

IMG-20210915-WA0001

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu