Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
12:57 am,
temperature icon 12°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Udalak eta herriko euskaltegiek euskara ikastera animatu dituzte durangarrak

Matrikulazioak indartu asmoz, Euskaltegi ezberdinen eskaintzak eta baldintzak ezagutarazi nahi izan dituzte euskaltegiek eta Durangoko Udalak.

Kartel_297x420mm_2

Durangoko Udal Euskaltegia. HABEK diruz lagundua.

Durangoko Udal Euskaltegiak, AEK-k eta Hizkuntza Eskola Ofizialak eskaintzen dituzten aukera ezberdinetako bat aukeratu eta durangarrak euskara ikastera animatu dituzte hiru euskaltegietako eta Durangoko Udaleko ordezkariek. Horretarako, 2021-2022 ikasturte berrirako euskara ikasteko dituzten aukera ezberdinak ezagutarazi nahi izan dituzte euskaltegiek.

“Euskaraz bizitzera edo euskarazko ezagutza maila ezberdinak izatera gonbidatu nahi ditugu durangarrak, ahalik eta Durango euskaldunago bat izateko helburuarekin”, adierazi du Neskutz Rodriguez zinegotziak.

UDAL EUSKALTEGIA

Udal Euskaltegiari dagokionez, matrikula epea irailean zehar irekita dago. Astean sei, bost eta lau ordutako edota autoikasketarako moduluak eskaintzen dira. Gainera, modulu guztietan aurrez aurreko zein online irakaskuntza eskaini daiteke, eta helburu ezberdinetarako ikastaroak eskaintzen dira: gurasoak, jubilatuak, mintzamena lantzeko taldeak, … A1 eta A2 agiriak Udal Euskaltegian lortzeko aukera dago, eta B1, B2 edota C1 agiriak lortzeko ikastaroak eskaintzen dira. Neguko ikastaroak urritik ekainera arte luzatzen dira, eta udakoak, berriz, uztailean eta irailean.
Bukatzeko, euskara praktikatu eta euskaraz bizitzeko aukera ematen duen Berbalagun sarean atxikita dago Udal Euskaltegia.

AEK

AEK-ko matrikulazio epea irailaren 28ra arte irekita dago. Bertan, maila guztietarako (A1,A2, B1, B2, C1 eta C2) aurrez aurreko ikastaroak eskaintzen dira goizez zein arratsaldez, astean bi egunetan, egun bakoitzeko hiru orduz. Gainera, etxetik euskara ikasteko autoikaskuntza metodoa eskaintzen du AEKk. Horrez gain, euskaraz hobeto eta erosoago hitz egiteko zein gurasoentzako mintzamena ikastaroak eskaintzen dira. Bukatzeko, merkatari eta ostalarientzako ikastaroa eskaintzen da berariazko ordutegian. Ikastaroei dagokienez, urrian hasi eta ekainean bukatzen dira. Kasu honetan ere, Berbalagun dinamikan parte hartzeko aukera eskaintzen da.

HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA

Hizkuntza Eskola Ofizialeko matrikulazio epea irailaren 1etik urtarrilaren 31ra arte dago irekita. Matrikula online egin beharko da hurrengo loturan: https://eoidurangoheo.hezkuntza.net/eu/index. Titulazio eskaintzari dagokionez, A1, A2, B1, B2 (B2.1 – B2.2) eta C1 mailetako eskolak eskaintzen dira eta A2, B1, B2 eta C1 tituluak ere bai. Eskolan ikasten ari diren ikasleek bi deialdi izaten dituzte titulua lortzeko, bata maiatza/ekainean eta bestea irailean. Titulua lortzeko, deialdi irekia ere eskaintzen da eskolan ikasten ari ez direnentzat. Deialdi irekia bakarra da, eta matrikula otsailean zehar egin behar da. Eskolak irailaren 27an hasiko dira, eta modalitate ezberdinak kontsulta daitezke aurrez aipaturiko webgunean. C1 mailarako eskaintza erdipresentziala daukagu, hau da, astean behin eskolara joanda eta gainontzeko jarduerak plataforma digitalaren bidez irakasleak bideratuta etxean eginda.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu