Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
1:54 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Bartolome Ertzilla Kontserbatorioak euskal kultura musikalari buruzko tailer berri bat eskainiko du

Bartolome Ertzilla Kontserbatorioak euskal kultura musikalari buruzko tailer berri bat eskainiko du Ikastaroa Ander Erzilla irakasle durangarrak emango du, eta praktika eta teoria izango ditu ardatz.

IMG_3937

Argazkia · Durangoko Udala

Ikasturte honetan, Durangoko Bartolome Ertzilla Kontserbatorioak eta Musika Eskolak «Euskal kantutegia XX. Mendeko kantagintzan» tailer berria eskainiko du. Ander Erzilla irakasle durangarrak eskainiko duen tailer hau astean behin eskainiko da eta ordubeteko iraupena izango du. Bere helburua euskal kultura musikala transmititzea izango da, ondare hori ikuspuntu praktiko eta teorikotik hurbilduz.

Euskal kultura musikala gehiago eta hobeto ezagutu nahi duten guztiei zuzendutako klaseak bi zatitan banatuko dira. Lehenengoan, pieza ezberdinen azterketa teorikoan (forma, estiloa, testua, armonia) oinarrituko dira, eta, bigarrenean, parte hartzaile guztien artean piezak abestuko dituzte, aurreko atal teorikoa kontutan hartuz. Izen-ematea zabalik dago jada eta klaseak urritik aurrera hasiko dira, ostegunetan 20:00etan.

Ana Celia Ormaetxearen hitzaldia

Bestalde, urriaren 9an hasiko da Ana Celia Ormaetxearen hitzaldi musikalen 25. edizioa. Aurten, berrikuntza batekin dator: ohiko modalitate presentziala eskaintzeaz gain, hitzaldiak streaming bidez emango dira, hainbat arrazoirengatik ziklo horien ohiko egoitza den Kurutzesantura bertaratu ezin diren eta beren etxeetako erosotasunetik edo beste edozein lekutatik joan nahi duten pertsona guztiek ziklo berri honetaz gozatu ahal izan dezaten.

Erabiliko den programa erabat interaktiboa izango da; horrela, hitzaldi osoa entzuteaz eta edukiak ikusteaz gain, aktiboki parte hartu ahal izango da galderekin edo partehartzaileen artean sortzen diren solasaldietan parte hartuz.
Jarduera hauetakoren bat egin nahi dutenek Durangoko Musika Eskolan eman dezakete izena edo 94 603 00 35 telefonora deitu dezakete.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu