Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
10:05 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

GARAIKO TOPONIMIA · Izena duena bada (Lo que tiene nombre, existe)

Mugalari Historia

Goiburu horrekin heldu den asteazkenean hitzordua dago Garain arratsaldeko 18:30etan, Udaletxean. Orain urtebete martxan jarri zen herriko toponimoen bilketa lana egiteko ikerketa, eta horren emaitzak partekatuko dira asteazkenean. Bertan ikerlaria izan den Jon Ander Ramos-ekin batera, Erramun Osa alkatea eta Roberto Gonzalez de Viñaspre Euskaltzaindiko Onomastika batzordearen buruak izango dira. Azken honek toponimiaren garrantziaz hitz egingo du.

Garaiko Udaletik igorritako informazioan jasotzen den bezala, hasiera batean begiz jotako lanak burutzeko, aurreikusitako denbora-tartea (sei hilabetekoa) luzatu behar izan da, izurriteari aurre egin ahal izateko onartu diren osasun neurriak direla medio bilkurak egiteko eta lekukotzak jasotzeko zailtasunak egon direlako. Nolanahi ere, ia urtebete luzatu den prozesu honetan zehar, dokumentazioa bildu eta lekukotzak jaso dira, eta horiei guztiei esker, Garaiko toponimia-lana aberastu eta eguneratu da.

Mugalari.infok Ramos Martínez ikerlanaren ardura izan duenarekin egoteko parada izan du. Bere esanetan “oso garrantzitsua da artxiboko lanetan oinarrituta dagoen ikerketa lekukoekin partekatzea…. betidanik ezagutu diren izenek dokumentatu, eta ahoz erabiltzen direnekin elkar-lotu”. Era horretan nabaria da, XIX. mendeko dokumentuek gordetzen dituzten hainbat izen egun erdi galdutak daudela; “… beste hainbat lekuetan gertatu den bezala, oraingoan ere nahiko berandu heldu gara hemen ere, basoetatik bizi izan den jende gutxi geratzen da dagoeneko. Zentzu horretan pena bat da, hainbat leku izen dokumentatutak geldituko badira ere, tamalez ez gara kapaz izan mapan kokatzeko…”, adierazi du Jon Anderrek.

Dena den, lan borobila egiten ari dira Garai aldean, aurreko ikerketarekin alderatuta dexente leku-izen berri kokatzea lortu da, hortan baliogarriak izan dira bai Garaiko Udal Artxiboan zein Durangoko Jabego Erregistroetatik lortutako informazioa. Nolabait esatearren, lanaren azken txanpan murgilduta daude, naiz eta puzzlea oraindik bere osotasunean amaiturik egon ez. Berez asteazkenera begira herritarren parte-hartzea espero du Ramosek.

Aurkezpenean, bildutako toki-izenak jasotzen dituzten zenbait horma-irudi baliatuko dira eta, geroago, udaletxean egongo dira ikusgai,orain arte zer egin den ikusi, egindakoa aztertu eta, ahal den neurrian, iradokizunak egin eta lana osatzen laguntzeko

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu