Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
10:16 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 59 %
Ráfagas de viento: 69 Km/h

Elorrio aire zabaleko ‘Errebonbillo’ margo lehiaketaren agertoki bilakatuko da larunbatean

Aurten ere, Elorrio margolaritza gustuko duten artistentzat inspirazio iturri izango da; izan ere, datorren larunbatean, urriaren 23an, Iturrizoro Elkarteak antolatuta eta Udalarekin elkarlanean egingo den aire zabaleko ‘Errebonbillo’ pintura lehiaketaren XXXI. edizioan, pintzelak eskuan hartuta, herriko bazterrak erretratatuko dituzte.

Herrian ibilbide luzea duen lehiaketa honetarako, artistek Elorrioko zein leku enblematiko margotu gura duten aukeratu ahal izango dute. Izan ere, tamaina eta teknika aukera librekoak izango dira, baina gaiak, komuna izan eta lehiakideak aukeratzen duen herriko edozein leku islatu beharko du. Hala, lanak, Argiñetako hilobietatik hasi eta Errebonbilloraino joango dira, alde zaharretik eta XVI. mendeko gurutzeetatik edo herri barruko edozein bazterretik igarota.

Aire zabaleko pintura lehiaketaren XXXI. edizioan parte hartu gura dutenek urriaren 23an bertan eman beharko dute izena Iturri Kultur Etxean goizeko 9:00etatik 10:00etara. Parte-hartzaile bakoitzak lana egiteko behar diren materialak eraman beharko ditu.

Sari-banaketa lehiaketaren egun berean egingo da, urriaren 23an, 18:00etan. Arte plastikoetako adituek osatutako epaimahai batek erabakiko ditu sariak. Epaimahaiak 700, 500 eta 400 euroko sariak emango dizkie hiru irabazleei. Gainera, herriko artistaren lanik onenari 150 euroko saria emango zaio.

Erakusketa

Lan guztiak, saria jaso dutenak eta ez dutenak, Iturri Kultur Etxean egongo dira ikusgai urriaren 25etik azaroaren 4ra, 09:30etik 20:30era. Horrela, Elorrioko herritar guztiek edizio honetan parte hartu duten lan guztiak ikusi ahal izango dituzte.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu