Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
9:04 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

‘Iurreta Ezagutu’ unitate didaktikoa errealitatea bat da dagoeneko

2020. urtean Iurretako desanexioaren 30 urteurrena ospatu zela aprobetxatuz, Iurretako Herri Bibliotekak Maiztegi Eskolarekin batera 2009. urtetik abian zeukan Iurreta ezagutu herria ezagutzeko proiektuari beste bultzada eman eman nahi izan dio unitate didaktiko honen argitalpenarekin.

Ezkerretik eskumara: Iñaki Totorikaguena (alkatea), Ainhoa Elorriaga (dinamizatzailea), Eñaut Aiartzaguena (egilea), Mariluz Millo (Maiztegi Herri Ikastexea), Zorione Fundazuri (zinegotzia), Ziortza Onaindia (bibliotekaria) eta Xabier Rodriguez (zinegotzia).

2009-2010 ikasturtean Herri Biblioteka eta Maiztegi Herri Ikastetxea elkarlanean hasi ginen: herriko haur askok ez zutela beraien historia ezagutzen eta hau nola gauzatu daitekeen pentsatuz.

Elkarlan honen emaitza Maiztegi Herri eskolako LH3ko ikasleentzako bisita gidatuak dira. Bisita hauen xedea gelan landutakoa osatzea da, Herri Bibliotekak eskaintzen dizkien bisita gidatuen bitartez. Oinarri bezala herriko ataleko funts bibliografikoak izango dira, Jon Irazabal Agirren testuak eta Jose Mari Uriarte Astarloaren irudiak aintzat hartuko direlarik.

Urte luzez bisita hauen dinamizatzailea Ainhoa Elorriaga da.

BISITA GIDATUEN EGITURA

3. mailako ikasleek hiru egunetan egiten dituzten bisita gidatuz osatzen da:

• 1. egunean: goiz batean KASKOA ezagutzen dute

• 2. egunean: Auzoak ezagutzen dituzte egun osoko txango baten bitartez

• 3. egunean: goiz batez Bibliotekan elkartu eta maketa egiten dute.

Urte batzuk beranduago CD-Rom bat argitaratu genuen bisita hauetan ikasitakoa dinamizatzeko, edukiak jolasaren bitartez barneratzeko asmoarekin. Baina pausu bat haratago joan nahi genuen eta ekimenari osotasun bat eman, hori dela eta 2019an urteurrena gertu zegoelarik unitatearen hastapenetan hasi ginen. Proiektua elikatzeko Eñaut Aiartzaguena herriko artista grafikoaren laguntza izan dugu, berak sortu ditu unitatearen irudi eta testuak.

2019-2020 ikasturteko urrian Eñaut Ainhoarekin batera ibili zen bisitak burutzen, eta unitate honetan agertzen dena Maiztegi Herri Eskolan eta bisita hauetan lantzen denaren islada da. Sörland komunikazio agentzia berriz arduratu da unitate didaktikoaren diseinuaz eta maketazioaz. Unitatea 32 orrialdek osotzen dute.

HELBURUA

Unitate hau egiterakoan asmoa LH3ko ikasle bakoitzari horrelako liburuxka bat ematea da, behin eskolan landutakoan materiala etxera eraman eta familiarekin partekatu dezan. Proiektu honen hasierako filosofiari, ditugun baliabideak txertatuz gure herria ezagutu dezagun, balio erantsia emanez. Aurtengo ekimen honetan LH3 eta LH4. mailakoek hartuko dute parte, iaz pandemia dela eta ez baitziren egin ahal izan. Bestalde LH5 eta LH6ko ikasleei ere banatuko zaie materiala.

Unitate didaktiko honek bi atal ditu:

· Alde batetik paper euskarrian dagoena, 32 orrialdez osoturiko unitatea bera, LH3ko ikasleek gelan landu eta bereganatuko dutena.

· Bestetik euskarri digitalean dauden fitxak, guztira 18 ariketa sortu dira, paperezkoaren osagarri gisa, irakasleentzat sorturiko material delarik.

«Gure esker ona adierazi nahi diegu proiektu hau aurrera ateratzen lagundu diguten guztiei, zuen laguntzarik gabe hau ezbaitzen posible izango», adierazi dute.

MAIZTEGI HERRI IKASTEXEA

JON IRAZABAL AGIRRE

JOSE MARI URIARTE ASTARLOA

AINHOA ELORRIAGA ARTAETXEBARRIA

EÑAUT AIARTZAGUENA BRAVO

IURRETAKO UDALARI hainbeste urtean proiektuari emaniko babesagatik.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu