Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
11:33 am,
temperature icon 8°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 34 Km/h

Aitor eta Imanol Arrutia, Galarza, Uria, Iturriotz eta De Pedro, Elorrioko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketan

Larunbatean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa jokatuko da Arriola Antzokian arratsaldeko 17:00etan. Bertan, Aitor Arrutia Azkueta, Igor Galarza Intxausti, Imanol Arrutia Azkueta, Imanol Uria Albizuri, Iñaki Iturriotz Zuluaga eta Peru de Pedro Larrea bertsolariak parte hartuko dute.

Herri ezberdinetan urte birik behin ospatzen den Bizkaiko Bertsolari Txapelketa hau kanporaketen fasea Elorrion izatea aukera paregabea da herriarentzat zein herritarrentzat bertsozaletasuna zabaltzeko eta bertsoaz disfrutatzeko.

Txapelketarara joan nahi duenak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu ahal izango ditu sarrerak.

Txapelketa Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2021 urriaren 3an hasi zen Durangon eta abenduaren 18an amaituko da Bilbon, Miribillako Bilbao Arenan, arratsaldeko 17:00etan. Bitartean, guztira sei kanporaketa eta hiru finalaurreko jokatuko dira. Aurten txapelketan parte hartuko duten herriak Durango, Igorre, Ortuella, Mungia, Elorrio, Getxo, Etxebarria, Galdako eta Larrabetzu izango dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu