Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
4:12 am,
temperature icon 6°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Berrizko Udalak ‘Berbalapiko’ hiztegia sortu nahi du herriko gazte eta adinekoekin, alkarlanean

Berrizko udaleko Euskara sailak ‘Berbalapiko’ hiztegia sortu  nahi dau herriko gazte eta adinekoekin, alkarlanean.

Berriz.

    

Helburua, Bizkaian eta Berrizen bertan erabiltzen diren hitz propioak batzea da, hitz zaharrei esanahi gaurkotua eranstea eta berba horrek erabiltzea. “Horretarako, gure gazteak, ikasleak, herriko aitite-amamekin eta euskaldun zaharrekin egongo dira,  ahalik eta berba gehien jasotzeko eta zabaltzeko” azaldu dabe arduradunek.

Hiztegia herritarren ekarpenekin osotuko da eta Berrizko aditz-forma erabilienak gaineratuko dira. Ondoren, hiztegi hori ikasle guztiei banatuko jake, eta parte-hartzaile guztien artean, opariak zozketatuko dira.

Berrizko udalak, ekarpenak bialtzeko gonbita egiten deutse berriztarrei euskara@berriz.eus helbidearen bitartez

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu