Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
9:30 am,
temperature icon 12°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 33 Km/h

‘Open Itinera 2021’ erakusketa ibiltariak talentu grafiko berrien lana babestuko eta ikusaraziko du

Amorebieta-Etxanoko Udalak `Open Itinera 2021´ erakusketa ibiltaria antolatu du gaurtik 20ra, talentu grafiko berrien lana babesteko eta ikusarazteko. Erakusketa FIG Bilbaoren Open Portfolio proiektutik sortu da, urtero egiten den paper gaineko Grabatu eta Artearen Nazioarteko Jaialditik. Erakusketaren helburua da, Bizkaiko aretoetara arte garaikidea eta grabatuaren dibulgazioa hurbiltzea adierazpen guztietan, eta baita ere estanpatik eta paper gaineko obratik sortzen ari diren artisten profesionalizazioa bultzatzea.

32 piezako erakusketa

Erakusketak biltzen du obra grafikoaren teknika eta prozesu desberdinak ikertzen dituzten nazioko eta nazioarteko artista berrien erakusketa kolektiboa. 32 pieza ditu, tradizio handiagoko tekniketatik hasi, hala nola, xilografia, litografia, serigrafia, akuaforteak, puntaseka… eta egungo sorkuntza prozesu digitaletaraino. Zornotzarrek gozatu ahal izango dituzten laginak epaimahai batek aukeratuko ditu 2020ko bi deialdietan. Nazioarteko artisten grabatuak biltzen ditu, besteak beste, Errusia, AEB, Mexiko, Argentina, Frantzia, Eslovenia, Finlandia, Txina, Grezia, Mazedonia, Iran, Polonia, Espainia, Ukraina, Indonesia, Peru, Suedia eta Kroaziakoak.

Komisariotza David Arteagoitia Garciaren esku dago (Bilbo 1980): mundu osoan zehar ibilbide luzea egin ondoren, gaur egun Bilbon bizi da, eta uztartu egiten ditu Euskal Herriko Unibertsitateko grabatu eta serigrafiako irakasle karrera eta artista grafiko gisa egindako lanak. Bere lana, besteak beste, Maes Galerian, AMMACen, Artikan, La Nave del Arten edo Pradoko Tailerrean aurki daiteke. Gaur egungo grafikan erreferentea den FIG Bilbao Nazioarteko Jaialdiko artista berrien programa ere zuzentzen du.

2021eko artisten zerrenda

Hau da bere obraren bidez erakusketa ibiltarian egongo diren artisten zerrenda: Adaír García, Andrés Zavala, Anna Shibanova, Carrie Scanga, Chenyu Lin, Edurne Martínez Arroyo, John Greene, Julia Haumont, Kalle Ahonen, Laurence Malherbe, Lea Jazbec, Marisol Rojas, Mark Rice, Paul V Woods, Stefania Tsoupa Patrikiou, Svetlana Jakimovska, Rodic, Adrián Aja, Ana Vivoda, Bess Frimodig, Claudia Martínez Lanz, David Pimentel, Enrique Guadarrama, Inge Conde, Ingeborg, Joseph Santarpia, Kamil Zaleski, Luih Valencia, Marco Antonio García, Mehdi Darvihshi, Miriam del Saz, Olesya Dzhurayeva, Sofi Vera, Walid Syarthowi B. eta Dorota Ziółkowska.

Tailerra: punta lehorra azetatoaren gainean

Punta lehorreko zuzeneko metodoaren bidez grabatuaren mundua ezagutu nahi dutenek aukera bikaina dute Amorebieta-Etxanoko Udalak azaroaren 20an antolatu duen tailerrarekin. Lantegian sorkuntza-faseak landuko dira: matrizea egitea, tindatzea eta estanpatzea. Gainera, teknika ulertzeko eta autonomiaz gauzatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta teknikoak emango dira, toxikotasun ezari esker. Tailerra hiru eskola-ordukoa izango da, 10:30etik 13:30era, eta honako puntu hauek landuko dira:

  • Punta lehorraren deskribapen orokorra
  • Matrizea lantzeko estrategia ezberdinak
  • Matrizearen tindatzea eta garbiketarako baliabideak
  • Inprimaketa

Plazak mugatuak dira eta beraz, tailerrean izena eman nahi dutenek zabalik dute izen-ematea Zelaieta Zentroan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu