Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
11:18 am,
temperature icon 13°C
Humidity 37 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Joseba Sarrionandia, Peru Magdalena, Mikel Valverde eta Irrimarra sortzaileak batu dira ‘Kuku!’ emozio bildumara

Tristura du abiapuntu Joseba Sarrionandiak eta Irrimarrak elkarrekin sortu duten album ilustratuak; Peru Magdalena idazleak eta Mikel Zalverde ilustratzaileak, berriz, nazkaren inguruko liburua osatu dute.

Karmele Gorroño, Joseba Sarrionandia, Mikel Valverde eta Peru Magdalena.

Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak Kuku! emozio bildumako azken bi album ilustratuak argitaratu berri ditu, tristura eta nazka ardatz hartuta. Honela, oinarrizko sei emozioak lantzeko –haserrea, sorpresa, poza, beldurra, tristura eta nazka– ipuin bana aurkituko dute irakurleek bilduma honetan, emozioak lantzeko beste horrenbeste horma-irudi eta jolasekin batera.

Tristurari buruz idatzi du Joseba Sarrionandiak, eta Irrimarra ilustratzaile taldeak hitzak eta irudiak josi ditu, marrazkiak orriz orri liburuan bordatuz. Peru Magdalena idazleak eta Mikel Valverde ilustratzaileak, berriz, nazkaren inguruko ipuina sortu dute, Nazkatasuna.

Kuku! bildumaren baitan, 2 urtetik gorako haurrekin oinarrizko emozioak lantzeko baliabide sorta eskaintzen du Ikaselkarrek, hala nola, album ilustratuak, horma-irudiak eta jolasak. Sentitzen dituzten emozioak ezagutzen, horiei izena jartzen eta erregulatzen ikasiko dute haurrek. Pedagogian aditu diren profesionalek proposatutako edukietatik abiatuta sortu dira elementu hauek guztiak.

Bi liburu ilustratu hauekin batera, bilduma ondorengo albumek osatzen dute: Agurtzane Ortiz eta Enrique Morenteren Sorpresa!; Iñigo Astiz eta Leire Salaberriaren Haserrea; Karmele Jaio eta Mikel Casalen Putz egin eta ikusiko duzu (beldurra lantzeko); eta Maite Mutuberriaren Irrimola (poza lantzeko).

Album ilustratuek, eta bildumako gainerako elementuek, QR kodea dute eta, horren bitartez, gurasoek informazio osagarria eskuratuko dute eskuetan duten elementu horren inguruan, bertan lantzen den emozioari buruzko argibideak eta erabileraren inguruko jarraibideak, hain zuzen ere.

TRISTURA

Joseba Sarrionandia eta Irrimarra

Joseba Sarrionandiak eta Irrimarrak elkarrekin sortu duten album ilustratuak tristura du abiapuntu. Ondoez barea eta iraunkorra da tristura. Nahigabeak har dezake edozeinen gogoa oharkabean. Baina badago norbait hemen lagunari bizipozaz eta alaitasunaz hitz egiteko.

Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, 1958) euskal letren izen nabarmenetakoa da. Hainbat liburu idatzi ditu. 2011an euskarazko saiakeraren Euskadi Literatura Saria jaso zuen Moroak gara behelaino artean? liburuarengatik.

Irrimarra bikote sortzailea Irene Iruretak (Zumaia, 1989) eta Karmele Gorroñok (Galdakao, 1987) osatzen dute. Biak Arte Ederretan lizentziatuak dira, eta bertan hasi ziren elkarlanean 2016. urtean Irrimarra sortu zuten arte.

NAZKATASUNA

Peru Magdalena eta Mikel Valverde

Peru Magdalenak eta Mikel Valverdek elkarrekin sortu duten album ilustratuak nazka du abiapuntu. Zer da nazka? Noiz sentitzen dugu? Gauza berdinek ematen al digute nazka? Denok sentitzen al dugu berdin?

Peru Magdalena Arriaga (Durango, 1980). Idazlea eta margolaria; sortzaile polifazetikoa. Poesia liburuak eta haur literatura idatzi du batez ere. 2005ean akzesita lortu zuen Igartza Sarian, Lile izeneko eleberriaren proiektuagatik.

Mikel Valverde Tejedor (Gasteiz, 1966) Arte Ederretan lizentziatua da. 1995ean hasi zen Haur eta Gazte Literaturan ilustratzaile. Besteak beste, Bernardo Atxagarekin eta Ikaselkar hezkuntza argitaletxea

Juan Kruz Igerabiderekin aritu da elkarlanean. 2017an Euskadi Saria irabazi zuen ilustrazioaren atalean.

Ikaselkar hezkuntza argitaletxeari buruz

Euskal curriculumaren garapena dago Ikaselkar hezkuntza argitaletxearen sorreraren oinarrian. Baina sorburuaz harago, hezkuntzari lotutako eskaintza integrala egiteko bokazioa dauka Ikaselkarrek, beti ere gizarte zabalari eskaintza berritzailea eginez. 2011an egin zuten bat Elkar argitaletxeak eta Ikastolen Elkarteak Ikaselkar hezkuntza argitaletxea sortzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu