Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
4:02 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

EMAKUMEOK · CIFP Zornotza LHII ‘Talentu ezkutua’ jardunaldi interesgarria

Emakumeen enpresetan duten eginkizunari buruzko esperientziak ematen dizkiete ikasleei, CIFP Zornotza LHIIko ‘Talento Ezkutua’ jardunaldian.

CIFP Zornotza LHIIk, Enplegu, Ekintzailetza eta Bitartekaritza Sailaren bitartez, jardunaldi bat antolatu du berdintasunaren esparruan, Amorebieta-Etxanoko Udalak babestua eta gai honetan inplikatutako bi zinegotzik, Ainhoa Salterainek eta Estibaliz Martiartuk, bermatua.

Marian Berrocal: «Lanbide Heziketaren, berdintasunaren… esparruan zerbait proposatzea izan zen, eta mekanismoa martxan jarri genuen»

Jardunaldian, gure ikasleak berdintasunaren gaian sentsibilizatu nahi genituen, zeregin hori egunero egiten saiatzen bagara ere, baina aukera hori sortzean, jardunaldi dinamiko bat egitea pentsatu genuen. Jardunaldi horretara, enpresetako emakume erreferenteak etorriko ziren hizlari, eta labur azalduko ziguten zer harreman duten LHrekin, emakumeek sektore maskulinizatuenetan zein feminizatuetan dituzten arazoekin etab. Errealitate hori ikusten eta lantzen saiatzea. Eta ikuspuntu hori ikusita, ekitaldian parte hartuko zuten ikasleekin talde-dinamikak egitea pentsatu genuen.

Saio honen helburua gogoeta-jardunaldi bat egitea zen, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko gaiak ikusi eta jorratzeko, gaia Lanbide Heziketaren ikuspegitik landuz, bai prestakuntza-etapan, bai lanbide-etapan.  Eta hasteko, mahai-inguru bat egitea, honako hauek osatua:

Paule Sánchez Arieta-Araunabeña, Tabira Berezi Informatikako kudeatzailea

Raquel Boyero, Velatia taldeko bi enpresatako Giza Baliabideen arduraduna

Itxaso Mendizabal, Zornotzako LHIK-ko ikasle ohia, Grupo Ormazabal taldean lanean

«Guztiak bat etorri ziren beren balioa erakutsi behar izan zutela emakume izateagatik»

Mahai horretara hiru galdera ekarri ziren ziren, haietako bakoitzak sektore oso maskulinizatuetan lan egiten duten enpresetako zuzendari eta langile gisa duten esperientziari buruz, eta bakoitzak bere ikuspuntua eta eguneroko lanean bizi duten problematika azaldu ziguten. Guztiak bat etorri ziren beren balioa erakutsi behar izan zutela emakume izateagatik, eta, gainera arlo horretako pasadizo bitxienak kontatu zizkiguten.

Jarraian, 6 pertsonako taldeak egin ziren ikasleekin, eta horietan gogoeta egin zuten berdintasunari buruz, izaera industrialeko heziketa-zikloetan emakumeen presentzia txikia izatearen ondoriozko problematikari buruz eta ziklo bat edo bestea aukeratzeko arrazoiei buruz.

Ondorio nagusiena izan da denek pentsatzen dutela berdintasuna txikitatik eta etxean landu behar dela.

Jardunaldi honetan harrigarria izan da ikasleen parte-hartze handia, gaiarekin enpatia handia erakutsi baitute eta berdintasunaren problematikan modu aktiboan inplikatu baitira. Badirudi urrun geratzen zaigula, baina gure eguneroko bizitzan daukagu, gure ikasketetan, lanean…

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu