Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
6:16 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 62 %
Ráfagas de viento: 74 Km/h

Hitanoa lantzeko berba taldea sortuko du Amorebieta-Etxanoko Udalak

Amorebieta-Etxanoko Udaleko euskara zerbitzuak ekimen berria du eskuartean: hitanoa lantzeko berba taldea sortzea. Ekimena martxan dago inguruko hainbat herritan, eta Udaleko euskara zerbitzuak ere jaso du Amorebieta-Etxanon taldea sortzeko eskaera. Helburua da, otsailetik ekainera bitarteko esperientzia izatea, beti ere, zortzi-hamar laguneko taldeko sortuz gero.

Kartela.

Hitano berba taldea aste birik behin elkartuko da, Amorebieta-Etxano inguruko hitanoa lantzeko. Hala, saioek bi atal izango dituzte: aurreneko ordu erdian, hitanoaren inguruko azalpenak, berezitasunak eta aditz formak landuko dira; eta ondoren, ordubete inguruko berbaldiak egingo dira taldekideekin batera. Udaleko euskara zerbitzuak gogoratu du ez dela Berbalagun talde arrunta izango, eta beraz, ezinbesteko baldintza dela euskaraz ondo jakitea eta bizkaieraz moldatzeko gaitasuna izatea.

Ekimenean parte hartu nahi duten herritarrek Udaleko euskara zerbitzuarekin jarri behar dute harremanetan, 94 630 00 02 (120 luzapena) telefonoan edo euskara@amorebieta.eus helbidera idatzita.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu