Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
1:58 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 52 %
Ráfagas de viento: 55 Km/h

Abadiñok otsailaren 3ko San Blas azoka tradizionala berreskuratuko du animazio barik 

2021eko etenaldiaren ondoren, Abadiñoko Udalak San Blas azoka tradizionala ospatuko du berriro otsailaren 3an. Ez da ohiko azoka izango, azokara eta produktuen erakusketara mugatuko delako, eta ez da kultur programaziorik, kale animaziorik eta txosnarik egongo. Horrela, Udalak, azoka Durangaldeko eta Bizkaiko lehen sektorerako erreferentziazko hitzordua izatea gura du, lehen sektorea eskualdearen garapenerako eta ekoizpen-eredu jasangarriarako motorra delako. 

Argazkia: Iban Gorriti

 

San Blas azokak aire zabaleko lau gune bereizi izango ditu, pilaketak saihesteko. Ohi bezala, gune nagusia trinketeko aparkalekuan egongo da, eta bertan egongo da nekazaritza-merkatua (gazta, eztia, ogia, txakolina, sagardoa, barazkiak, etab…), BBKren laguntza izango du eta 80 ekoizle inguru biltzea aurreikusten du.

Bestalde, artisautza azoka Ferialeku inguruko aparkalekuan egongo da, hogei stand ingururekin. Trinketearen atzealdean karpa irekiak jarriko dira abeltzaintza erakusketarako eta landareen eremurako (haztegiak). Azkenik, Gaztañodi parkeak nekazaritzako makineria jasoko.

San Blas opilen eta erroskillen postu tradizionalak egongo dira –kopurua mugatu bada ere– baina aurten ez da txosnarik baimenduko. Eta ez da kultur programazio paralelorik egongo, ezta kaleko animaziorik ere, pilaketak saihesteko. Udal Probalekuak idi probak hartuko ditu arratsaldean, % 60ko edukiera mugatuarekin, eta Covid pasaportea aurkeztu beharko da bertara sartzeko. Igande honetan, hilaren 23an, 12:00etan Udalbatzar aretoan ekitaldi horretarako “apuntea” egingo da.

Argazkia: Iban Gorriti

«Aurten ere zaila izan da berriro egitea erabakitzea»

“2021ean azoka bertan behera uztea erabaki zaila izan bazen, aurten ere zaila izan da berriro egitea erabakitzea, baina gure lehen sektorea babestu behar dugula uste dugu, une izugarri gogor eta zailean. Horregatik, indarrean dauden osasun-neurriak zorrotz bete ditzatela eskatzen diegu herritarrei, abadiñarrentzat hain berezia den ekitaldi hau normaltasunez gauzatu ahal izan dezagun, segurtasuna milimetro bat ere deskuidatu barik”, azaldu du Mikel Garaizabal alkateak.  

Horrela, Udalak araudia zorrotz betetzen dela zainduko du, azoka-esparru osoan musukoa nahitaez erabiltzeari eta segurtasun-tarteak eta edukierak errespetatzeari dagokienez.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu