Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
2:37 am,
temperature icon 7°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Elorrioko Udal Liburutegiak otsailean hasiko den ingelesezko irakurketa kluba antolatu du

Elorrioko Udal Liburutegiak ingelesezko irakurzaletasuna sustatzeko taldea antolatu du datorren otsailera begira. Jarduera, herriko helduei zuzenduta dago eta irakurleak ingelesezko literaturan hastea du helburu. Saioak bi hilean behin egingo dira, otsailetik abendura bitarteko ostegunetan, 19:45ean, Liburutegi bereko Takiturri aretoan.

Saioak Paul Attardek zuzenduko ditu, eta berak aukeratuko ditu irakurzaleek otsailaren 10ean, apirilaren 7an, ekainaren 16an, urriaren 13an eta abenduaren 15ean egingo diren saioetan irakurriko dituzten liburuak.

Parte hartu gura dutenek Liburutegira joanda, 946 032 032 telefono-zenbakira deituta edo liburutegi@elorrio.eus helbide elektroniko honetara idatzita eman beharko dute izena.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu