Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
3:37 am,
temperature icon 8°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Gerediagak Durangaldeko ikerlari gazteentzat saria eratu du

Gerediaga Elkarteak Durangaldeko ondarea, historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna eskualdeko gazteen artean bultzatzeko helburuarekin sortu du Durangaldeko ikerlari berrien saria. Horretarako, euskarazko ikerketa eta dibulgazio lanak sustatu eta ezagutzera emango dira. Horregatik, hiru kategoriatan emango dira sariak: 16-18, 19-24 eta 25-30 urte artekoak.

Argazkia: Gerediaga Elkartea.

Ikerketa gaia edo arloa Durangaldean kokatutakoa izan behar da. Beraz, edozein jakintza-arlotako ikerketa, sormen edo dibulgazio lana izan daiteke: historia, gizartea, kultura, hizkuntza, ekonomia, ondarea, lurraldea, turismoa, musika… Lana euskara hutsean aurkeztu behar da, jatorrizko lana eta lau formatutan aurkeztu ahal izango da: artikulua, posterra, ikus-entzunezkoa edo podcasta.

Durangaldean bizi edo ikastea ezinbesteko baldintza izango da

Bakarkako lana edo talde lana izan daiteke. Eskatzailea Durangaldean bizi edo ikastea ezinbesteko baldintza izango da, eta talde lana bada, taldeko kide batek gutxienez bete beharko du baldintza.

Apirilaren 6ra arte egongo da lanak aurkezteko epea. Epaimahaia, Iruri Altzerreka Martinez zuzenbidea ikaslea, Helene Sanchez Zelaia bioteknologian graduatua eta Liher Larrañaga Gabiria ikus-entzunezko komunikazioa ikasitako gazteek osatuko dute. Lehiaketan saria jasotzen duten lanak apirilaren 30ean egingo den Ikerlari Gazteen Topaketan aurkeztuko dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu