Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
2:02 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 52 %
Ráfagas de viento: 55 Km/h

Elorrioko Iturri kultur etxeak ‘Exodoa: Hondakinak aterpe’ lana hartuko du otsailaren 25era arte

Datorren otsailaren 25era arte, Iturri Kultur Etxeak “Exodoa: Hondakinak aterpe” argazki erakusketa eta dokumentala hartuko ditu. Euskal Fondoak, Lankidetzarako Euskal Toki Erakundeen Elkarteak, kudeatutako proiektua da, eta Ankarako erasoaldi historikoen ondoren kurdu-siriarrek bizi duten errealitatea erakustea du helburu.

Argazkia: Andoni Lubaki / Euskal Fondoa.

Erakusketak Andoni Lubaki argazkilari-kazetariaren 40 irudi ditu. Bertan, herritar kurdu-siriarrek pairatzen duten egoera eta gatazka islatzen da, gerrak, sufrimendua… errefuxiatu-esparruak, leku-aldaketak eta herriak bertan behera utzi behar izatea. Argazkien bitartez, artistak agerian utzi gura du herri kurduaren errealitate konplexua.

Fatam-en istorioa

Modu berean, Aretoan bertan ikusi ahal izango den eta Karlos Zurutuza kazetariak zuzendu duen dokumentalak Fatam-en istorioa kontatzen du. Fatam, 22 urteko unibertsitateko neska ikasle kurdua da, eta pinturan aurkitu du Ankarak bere eskualdeari egindako erasoen aurrean ihes egiteko modua.

Erakusketa eta dokumental horietan interesa dutenak Iturri Kultur Etxera joan ahal izango dira otsailaren 25era arte 9:00etatik 20:00etara doan eta aldez aurretik izena eman behar barik.

Erakusketa. Argazkia: Elorrioko Udala

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu