Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
2:27 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 39 %
Ráfagas de viento: 17 Km/h

Durangoko Udalak lau kultur tailer berri antolatu ditu

Durangoko Udalak hurrengo lau tailer antolatu ditu maiatza eta ekainean zehar:

  • Curso básico de alimentación y salud
  • Eskulanak eta sormena
  • Jaboneria, kosmetika naturala eta landareak
  • Introducción a la astronomía

Tailer bakoitzak 8 orduko iraupena izango du eta hilabete natural batean egingo da. Ikastaro bi asteartero izango dira eta beste biak ostegunero. Tailer guztiak 18:00etatik 20:00ak arte emango dira, Intxaurrondo Gunean.

 

Tailer bakoitzaren prezioa 10 €koa izango da.

 

Tailerretan izena emateko, apirilaren 4tik 8ra arte epea egongo da zabalik. Izen ematea presentziala baita on-line bidez ere egin ahalko da. Presentziala, Intxaurrondon bertan, astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte. On-line bidez egiteko, eskari orria bidali beharko da hurrengo helbidera:

intxaurrondo@durango.eus

 

Eskari orria www.durango.eus web gunean betegarria egongo da. Plazak zozketa bidez banatuko dira, eta durangarrek izango dute lehentasuna.

Zozketa eguna apirilaren 12an izango da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu