Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
3:26 am,
temperature icon 8°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Jaizale txistulari elkarteak uztailera arte Durangoko kale eta auzoak alaituko ditu

Jaizale Durangaldeko txistulari taldeak bere kalejiren egutegia aurkeztu du. Egutegi hau apirilean hasiko da eta uda sasoiaren erdira arte luzatuko da oraingoz. Lehenengo kalejira apirilaren 10ean izango da eta honen ondoren, Durangoko auzoetako jaiak alaituko dituzte (Magdalena eta Herria auzoak) eta herrian esanguratsuak diren jai egunetan ere arituko dira, San Inazio egunean zein San Antonio bezperan esaterako.

Jaizale txistulari elkarteak taldea eraberritzearen aldeko erabateko apostua egin du eta horretarako lehen pausu lez txistu ikasleak kalejiretan parte hartzera gonbidatu ditu. Bide honetan, Bartolome Ertzilla Musika Eskolaren ezinbesteko laguntza du. Ikasleak ezezik, noz edo noz txistua jo duten guztiak ere gonbidatu nahi ditu kalejiretan jotzera.

Datak:
 Apirilak 10. Andra Mari elizpean
 Maiatzak 1. Herria auzoa
 Ekainak 12. San Antonio bezpera
 Uztailak 22. Madalena auzoa
 Uztailak 31. San Inazio auzunea

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu