Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
5:15 am,
temperature icon 9°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Amorebietak ‘Irakurri, makurri… zer irakurri?’ leloarekin ospatuko du aurten Liburuaren Eguna

Datorren apirilaren 23an ospatuko da Liburuaren Nazioarteko Eguna eta Amorebieta-Etxanoko Udal Liburutegiak ekimen berria jarriko du martxan: ´Irakurri, makurri… zer irakurri?´. Edizio honetan Udal Liburutegiak jarriko duen erakusmahaiko liburu guztiak opari paperarekin bilduta egongo dira.

Modu honetara, liburu bat hartzera animatzen den herritarrak ez du jakingo zein obra eramango duen etxera, itsumustuan egindako aukeraketa bat izango baita. Helburua da, sorpresa izaeraz baliatzea, herritarrek beraiek aukeratuko ez luketen liburu bat eramateko.

Zornotzar txikienei zuzendutako ekimena

Zornotzar txikienei zuzendutako ekimena ere izango da `Irakurri, makurri… zer irakurri? Hauentzat opari paketeak prestatuko dira, gai ezberdinetako hiru libururekin bakoitza. Haurrentzat ere ez da sorpresarik faltako, beraz!

Ekimen honen bidez, Amorebieta-Etxanoko Udal liburutegiak irakurketa bultzatu nahi du, eta bide batez, herritarren esku jarri, nahiz eta oso gomendagarriak izan, apaletan geldirik dauden liburuak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu