Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
3:39 am,
temperature icon 6°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Errota Kultur Etxeak Juan Luis Iborra zuzendari eta Pepa Rus aktorea protagonista dituen bakarrizketa komikoa eskainiko du

Errota Kultur Etxeak Juan Luis Iborra zuzendari eta Pepa Rus aktorea protagonista dituen bakarrizketa komikoa eskainiko du ostiral honetan, 20:00etan. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan, 5 euroren truke. 

“Viva la Pepa” joan den udan estreinatu zen Madrilgo Arte Ederren Antzokian, eta Pepa Rus Cadizeko aktore ospetsua du protagonista. Obrako Pepa, sinopsiak zehazten duenez, etorkizunik gabeko emakumea da, bi bikiren ama ezkongabea, arnasten duen aireak bakarrik elikatzen du bizitzan, eta, agian, baita hainbeste mingostasunen aurrean inoiz galtzen ez duen positibotasunak eta irribarreak ere.

Bat-batean dena aldatzen da eta, gauetik goizera, berak gura barik, heroi bihurtzen da. Komunikabideek une horretako pertsona ezagunena bihurtzen dute, eta politikariak, kazetariak eta telebista-saioak berarengatik borrokatzen dira. “Viva la Pepa” egiaz beteta dagoen eta une dibertigarri asko dituen komedia da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu