Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
10:44 am,
temperature icon 11°C
Humidity 37 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Durangoko Sorginola gaztetxeak Garai jauregian gordeko du momentuz bere materiala, eraikina eraisteko atarian

Udalak eta Sorginolak lanean jarraitzen dute gazteek beren jarduerak baldintza duinetan garatzen jarraitu ahal izateko leku berri bat bilatzeko.

Garai bateko Fundifes fabrika, gaur egun Sorginola dagoen tokia, eraitsi egingo denez, Durangoko Udalak eta Sorginolako kideek bertako materiala Garai jauregira eramatea eta epe batez bertan gordetzea erabaki dute.

Horrela, gazteek biltegi eta bilera gela gisa baino ez dute erabiliko Garai jauregia, bi aldeek gazteek beren jarduerak garatzeko gune berri bat bilatzeko lanean jarraitzen duten bitartean.

Irtenbidea

“Eraisteko azkartasunak eta Eusko Jaurlaritzak Sorginolarekin izan duen komunikazio ezak presazko neurriak hartzera behartu gaitu. Gure ustez, adinekoek adinekoentzako zentroa duten bezala, edo gazteenek ludoteka eta gaztegune berria duten bezala, gazteek eta nerabeek ere beren jarduerak garatzeko gune bat behar dute, eta hori sistematikoki ukatu izan zaie orain arte. Egoera honi irtenbide adostu bat bilatzen diogun bitartean, objektuak Garai jauregian gorde ahal izango dituzte”, adierazi dute udal arduradunek.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu