Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
5:06 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 54 %
Ráfagas de viento: 20 Km/h

Abadiñoko Errota Kultur Etxeak LGTBIQ+ zinema zikloa hartuko du ostegunean 

Bihar, asteartea, Homofobia, Lesbofobia, Transfobia, Bifobia eta Intersexfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Abadiñoko Udaleko Berdintasun eta Aniztasun Sailak LGTBIQ+ gaiari buruzko film laburren ziklo bat programatu du –Zinegoak jaialdiaren azken edizioan egon ziren lanak–. Bestalde, bihartik aurrera udal eraikinek sexu aniztasunaren aldeko leloak erakutsiko dituzte. 

Saio horretan Zinegoaken ikusi ahal izan ziren sei film laburren aukeraketa bat proiektatuko da: Katerine Martineauren “Les filles ne marchent pas seules la nuit” film labur kanadarra, Albert Carboren “Elsa”, Paloma Orlandiniren “Ob Escena” Argentinako film laburra, Shaleece Haasen “To the future, with love” eta bi euskal film labur, Maider Garcíaren “No deberías eta Aitor Gametxoren “Berak baleki”. Film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin. Saioa ostegun honetan, hilak 19, izango da, 19:00etan, Errota Kultur Etxean.

Abadiñoko Udalak diskriminazio afektibo-sexualaren eta genero-identitatearen ondoriozko diskriminazioaren aurka duen konpromisoa berretsi gura du, aniztasunaren bizipen askea sustatzeko helburuarekin. Horretarako, besteak beste, Berdintasun eta Aniztasun Sailak hezkidetza afektibo-sexualerako eta indarkeria matxistaren prebentziorako (hor sartzen da LGTBIQ+fobia) programak lehenetsiko ditu, bereziki AbadiñoSex programaren eta Beldur Barik programaren antolaketaren eta sustapenaren bidez.

«Erasoak salatzeko altxatzen dugu ahotsa»

“Sexu- eta genero-aniztasunaren aurreko gorrotoak eragindako erasoak salatzeko altxatzen dugu ahotsa; izan ere, munduko eskualde askotan oraindik ere indarrean dago LGTBIQ+ kolektiboaren aurkako aurreiritzi orokorra. Gainera, eraso horiek askoz gertuago, gure inguruan, gertatzen direnean zero tolerantzia izan behar dugu eta eskubideen alde eta diskriminazioaren aurka borrokatu behar gara”, azaldu du Rosa Miguel Berdintasun eta Aniztasun zinegotziak.

Abadiñoko Udalak gogorarazi du, gainera, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak Berdindu zerbitzua eskaintzen duela, lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualei (LGTBI) eta haien ingurukoei informazioa eta arreta emateko zerbitzua. Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/berdindu/

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu