Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
8:34 am,
temperature icon 9°C
Humidity 72 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Elorriok bisita gidatuak eskainiko ditu udan zehar txoko esanguratsuenetatik

Uda iristearekin batera, Elorrioko Turismo Bulegoak bisita gidatuak eta ordutegia berritu ditu. Uztailari eta abuztuari begira, Elorriok jende guztiari zuzendutako bisita gidatu elebidunen aldeko apustua egin du. Bisiten helburua herriko txokorik enblematikoenak eta bereizgarrienak ezagutzea da, eta uztaileko eta abuztuko asteburu guztietan gozatu ahal izango dira.

 

Horrela, Turismo Bulegoak Argiñetako altxorrak, basilikaren barrenak eta kanpandorrerako igoera, eta barrioak eta kaletarrak ezagutzeko ibilbideak eskaintzen ditu. Bisita bat egiteko, aldez aurretik eman beharko da izena. Taldeek, gutxienez 5 pertsona eta gehienez 20 izan beharko dituzte.

Ordutegiari dagokionez, Turismo Bulegoak asteartetik ostiralera 10:00etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara emango du zerbitzua. Larunbat eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara.

Bisitei eta ibilbideei buruzko informazio gehiago 946 82 01 64.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu