Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
12:23 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 29 Km/h

Elorriok kultur programarekin ospatuko du Berrio-Otxoa eguneko jaia

Bi urteko pandemiaren ostean, herriak Berrio-Otxoa eguneko jaia berreskuratuko du. Gainera, oraingo honetarako, Elorriok, jai-bezperan –larunbata 2 eta igandea 3– eta astelehenean bertan, uztailaren 4an, egingo den jende guztiari zuzendutako kultur egitaraua antolatu du.

 

Hala, uztailaren 2an, elizako ataria Yllana taldearen eszenatokia izango da, ikus-entzuleak hunkituko dituen energiaz betetako Trash! ikuskizun biziarekin. Uztailaren 3an, goiz osoan zehar, Elorrixa Ekologi Elkarteak aparkalekuan antolatutako azoka ekologikoak mota guztietako tokiko produktuak eta kalitatezkoak eskainiko ditu.

Bucaraá Circus.

Arratsaldean, 18:30ean, Hori-hori Pilota Elkarteak antolatutako pilota partida izango da Hilario Azkarate pilotalekuan, eta 20:00etan, Bucaraá Circus-ek amaiera emango die Berrio-Otxoa egun bezperako ekitaldiei.

Uztailak 4

Astelehenean, hilak 4, Berrio-Otxoa egunean, egitaraua 10:00etan hasiko da txistularien kalejirarekin eta 12:00etan meza nagusiaren txanda izango da, Basilikako Abesbatzaren emanaldiak lagunduta.

13:00etan luncha izango da Berrio-Otxoa kalean eta egunari amaiera emateko, Berrio-Otxoa Orfeoia arituko da Santa Anako kaperan 20:00etan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu