Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
1:49 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 52 %
Ráfagas de viento: 55 Km/h

Mankomunitateak eta Gerediagak Durangaldeko ondare kulturala sustatzeko hitzarmena sinatu dute

Durangaldeko Mankomunitateak eta Gerediaga Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute 2022an Durangaldeko ondare historikoa, soziala eta kulturala bultzatzeko jarduerak gauzatzeko. Hitzarmena gaur goizean sinatu da Astola Etxean, Mireia Elkoroiribe Mankomunitateko presidentea eta Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidentea bertan zirela. Eskualdeko zenbait alkate ere ekitaldian izan dira.

Denboran zehar, Durangaldeko Mankomunitateak eta Gerediaga Elkarteak hainbat lankidetza-proiektu gauzatu dituzte, baina hitzarmen hau Durangaldeko ondare historikoa, soziala eta kulturala sustatzeko proiektuak elkarrekin gauzatzeko esparru arautua eta egonkorra da. Hitzarmenak 10.000 euroko aurrekontua du.

Sinatutako hitzarmenaren helburua, hain zuzen ere, urtea amaitu arte Gerediaga Elkartearen aldeko proiektuak egiteko diru-laguntzaren baldintzak arautzea da. Gerediaga elkartea 1965ean sortu zen, eta Durangaldearen nortasuna babesten, ikertzen eta zabaltzen du, historia- eta kultura-ondarea berreskuratzeko eta oraindik kontserbatzen dena zaintzeko.

Ondareak

“Hitzarmen hau pauso handia da Mankomunitateak Gerediagarekin izan duen lankidetza ibilbidean, eta Durangaldeko ondare historiko, sozial eta kultural garrantzitsuari balioa ematea eta ezagutaraztea ahalbidetuko du”, adierazi du Mireia Elkoroiribe Durangaldeko Mankomunitateko presidenteak.

Bestalde, Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidenteak “poza eta eskerrona” azpimarratu ditu. Elkarteak eskualdean eta eskualderako egiten duen lanaren aitortza eta helburu amankomun batzuk konpartitzen diren adierazgarritzat jo du hitzarmena.

“Hasiera baino ez dala” nabarmendu du. “Gaur hasi dugun bidean sakontzen eta egitasmoak zabaltzen joan gura genuke datozen urteetan Mankomunitatearen laguntzarekin”.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu