Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
4:43 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

‘Z’ BELAUNALDIA · Gazteak Durangoko Arte eta Historia Museora nola erakarri aztertuko dute euren ikuspegitik

‘Z belaunaldiko’ (1995etik aurrera jaiotakoak) unibertsitateko ikasle gazte talde batek  ikerketa bat egingo du gazteek Durangoko Arte eta Historia Museoan duten esperientzia aberasteko.

Lan hori Mondragon Team Academyko gazte talde batek eta ØMMA gazte enpresak egingo dute, eta tresna berriak eskaini nahi ditu, aipatutako museoa gazteentzako gune erakargarriagoa izan dadin.

Horretarako, uztailaren 20an brainstorming saio bat egingo da 18 eta 25 urte bitarteko eta interes kulturalak dituzten pertsonentzat, Museoak gazteei proposamen berriak eskaintzeko ideiak eman ditzaten.

Ideia zaparrada horrekin txosten bat egingo da, Museoak garatu beharreko ekintza posibleak zehaztuz, eta, ondoren, Museoak berak urte honetan bertan garatzeko proposamenetako batzuk hautatuko ditu.

Laguntza

“Ez dakizkigun zenbait arrazoirengatik, museoak, oro har, ez dira erakargarriak gazteenentzat, eta ikerketa honek zenbait gako topatzen lagunduko digula espero dut. Erronka ederra dugu aurrean; alde batetik, iaz aurreikuspen guztiak gainditu eta bere historiako asistentzia emaitzik onenak lortu zituen Museo bat daukagu, eta, bestetik, erabiltzaile gazteen esperientzia nola aberastu aztertzeko prest dagoen gazte talde bat dugu, gazteei esperientzia pertsonalizatuagoa egiteko. Ziur gaude ekimen honek gateak museora erakartzen lagunduko digula”, adierazi dute udal ordezkariek.

Saio honetarako izen ematea 618 21 33 23 telefonora deituz egin beharko da, asteazken honetatik uztailaren 18ra arte.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu