Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
3:40 am,
temperature icon 8°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

57. Durangoko Azokako izen-emateak gaur zabaltzen dira

57. Duragoko Azokako izen-emateak irailaren 1ean zabalduko dira, hau da, gaur. Hiru izen-emate zabalduko dira: partaideek erakusmahaiak alokatzeko, kultur sortzaileek egitaraurako proposamenak aurkezteko eta ikastetxeek ikasle goizeko tailerretan parte hartzeko. 

Argazkia · Iban Gorriti

Kulturaren plazan parte hartu nahi duzuen argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek irailaren 1etik 30era bitartean izango dute horretarako epea. Egitaraurako proposamenak aurkezteko, aldiz, bihartik urriaren 15ra arteko epea izango duzue. Izen emateak www.durangokoazoka.eus webgunetik egin beharko dira.

Edizio berria abenduaren 7tik 11ra bitarte ospatuko da eta, Durango, euskal kulturaren plaza bilakatuko da, kulturzaleen eta sortzaileen topagunea. Bost egunez euskal kultura eta sortzaileak gertutik ezagutu, kultur ekoizpenak eskuratu, euskal giroaz gozatu eta, euskal kultura ardatz dela, harremanak eta esperientziak bizitzeko aukera izango da.

Online denda

Horrez gain, beste urte batez, online dendak jarraipena izango du, parte-hartzaileei salmentarako aukera gehiago eskainiz eta bertaratu ezin diren kurtuzaleei erosketa ahalbidetuz. Hortaz, aurtengoan ere erakusmahaia alokatzen duzuen eragile guztiek, modu presentzial eta digitalean parte hartuko duzue Durangoko Azokan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu