Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
3:06 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 43 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

Andres Espinosa zornotzarra gogoan izango dute urriaren 2an egingo duten ibilaldian

Amorebieta-Etxanoko Udalak Andres Espinosa mendizale zornotzarra gogora ekarriko du beste urtebetez, urriaren 2an, igandea, antolatu duen mendi ibilbidearekin. Aurten, baina, derrigorrezkoa irteeran izena ematea aurrez eta horretarako azken eguna irailaren 29a izango da, Zelaieta Zentroan.

Espinosa izan zen Euskal Herritik kanpo ezaguna egin zen aurreneko mendizalea; izan ere, beste hainbat balentrien artean, aurrenekoa izan zen Mont Blanck eta Kilimanjaro bakarrik igotzen, 1929 eta 1939 urteetan, hurrenez hurren. Era berean, aurreneko mendizale euskalduna izan zen Himalaiako mendikatera gerturatzen. Bere bizitzan zehar lotura zuzena izan zuen Espinosak Amorebieta Kirol Elkartearekin, eta Udalak eta zornotzarrek urtero-urtero omentzen dute Andres Espinosa Gogoratzen irteerarekin.

Espinosaren omenezko bi ibilbide izango dira aurten ere Amorebieta-Etxanon. Ibilbide nagusia, 22,6 kilometrokoa da eta 8:00etan aterako da Jauregibarria parketik. Ibilbide laburra aldiz, 6 kilometrokoa, familia giroan eta etxeko txikiekin egiteko aproposa da; 10:00etan aterako da, Jauregibarria parketik baita ere. PR BI-74 izena du Espinosaren omenez egiten den ibilbideak. Homologatua dago eta helburua da hiru interpretazio mahairen laguntzarekin, eta gida baten azalpenekin, Andres Espinosaren bizitza eta abenturak ezagutzea.

Amorebieta-Etxanoko Udalak nabarmendu du aisialdi-proposamen hau era eta adin guztietako pertsonentzat egokia dela, aipatu bezala, ondo bereizitako bi zati dituelako: erraza eta erosoa bata, eta luzeagoa eta gogorragoa bestea. Hori horrela, zornotzar guztiak gonbidatu nahi ditu parte hartzera.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu