Amorebieta-Etxanok abenduaren 7an piztuko ditu Gabonetako argiak  

2022 urtea amaitzear da, eta Amorebieta-Etxanoko Udalak urtero bezala programatu du Gabonetako argiak piztea. Abenduaren 7an izango da, 17:00etan, Herriko Plazan, eta ekitaldian ez dira faltako Zubiaur Musika Eskolako Haur Abesbatzak abestutako Gabonetako kantak, ezta Triki-Piu Band taldearen musika ere. Gainera, Gabonetako argien piztuera-ekitaldira hurbiltzen diren zornotzarrek txokolate bero bat hartu ahal izango dute Dendariak elkartearen eskutik.

Era berean, bizitzen ari garen krisi energetikoaren aurrean, Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat neurri hartu ditu: alde batetik, Gabonetako argien piztea atzeratu egin da eta, bestetik, argien ordutegia bi ordu laburtu da; horrela, argiak automatikoki itzaliko dira 00:00etan, goizaldeko 02:00etan itzali beharrean.

Era berean, Amorebieta-Etxanoko Udalak gogorarazi du, ingurumenarekin duen konpromisoaren harira, Gabonetako argiak iraunkorrak eta eraginkorrak direla, LED bonbillak erabiltzeak baitira kontsumo elektrikoa murrizten laguntzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Los comentarios están cerrados.