Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
7:45 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 72 Km/h

EH Bilduk Durangoko lehendabiziko kultur etxea lortu du

Estatuko Aurrekontuei begira egindako negoziazioen barruan, EH Bilduk 1.500.000 euroko partida bat lortu dio Espainiako Gobernuari, Durangoko Correos-en eraikin zaharra kultur etxe berri bihur dadin, herritarren aldarrikapen historiko bati erantzuteko, Durangok sekula ez baitu kultur etxerik izan. Partida honek urte askotatik erabiltzen ez den eraikina birmoldatzeko lanak idaztea eta gauzatzea finantzatuko du, arte, kultura eta gazte jardueretara bideratzeko.

 

Iker Urkiza, Ane Abanzabalegi, Ima Garraztatxu eta Aritz Bravo.

Ima Garrastatxu alkateak azaldu duenez, “Espainiako Gobernuarekin lortutako akordio honek behin betiko babesa ematen dio proiektua gauzatzeko. 2020ko udan Correos-eko kultur etxe berrirako aurreproiektua idatzi genuen. Pandemiak proiektu hau geldiaraztera behartu gintuen, eta orain akordio honek proiektu berri hau finantzatzeko aukera emango digu, Durangon lehen kultur etxea izatea ekarriko duena”.

“Erortzear zegoen beste eraikin bati irtenbidea emango diogu: Ezkurdiko pilotalekua, Fundifes, Uribarri 23, San Agustin ospitalea edo Ezkurdiko kioskoaren antzera. Durangoko gobernatzeko modua aldatzera eta durangarren bizimodua hobetzera gentozela esan genuen, eta pausoz pauso, baina erabakitasunez, aurrera jarraitzen dugu”, Garrastatxuren arabera.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu