Osteguna,
2024ko Apirilak18

MugaKultura

loader-image
Durango
2:42 am,
temperature icon 10°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

MUSIKALDIA · Mikel Azpiroz pianojole donostiarrak Iurretako Ibarretxe kultur etxean joko du ostiralean

Mikel Azpirozek Iurretako Ibarretxe kultur etxean joko du ostiralean. Kontzertua arratsaldeko zazpietan hasiko da. Berarekin amaitzen da aurten Musikaldia zikloa.

Mikel Apiroz. Alex Rodríguez Cruz

Mikel Azpirozek album berri bat dakar Iurretara. Islak, hitzaren zentzu bikoitzean, “uharteak” eta “errainuak”. Piano bakarrarekin egindako aurreko bi diskoen bidetik dator lan hau, Gaua eta Zuri diskoen jarraipen gisa. Azpirozek sortutako bederatzi konposizio biltzen ditu, isats-piano bikain batekin interpretatuak, 1978. urteko Steinway&Sons B ereduko pianoarekin hain zuzen ere. Azpirozen musika – Ricardo Aldarondo musika geltokitatik igarotzen da, konpartimentu itxietan gelditu gabe, lengoaia bat sortuz non sintetizatzen den ñabarduraz betetako estiloa, notarik sobera ez duten melodía dotoreetan: inpresionismoa, beste lurralde batzuetako printza exotikoak, baita Euskal Herrikoak ere, bluesik izkinkoekan, abangoardiako joera sotilak…

Karga espirituala

Karga espiritual esanguratsua duten piezak dira, entzulea introspekziora eta meditaziora daramatenak, baretasuna eta harmonia eskaintzen diotenak, patxada eta sosegua aldarrikatuz zalapartaren eta zarataren aurrean. Mikel Azpiroz (Donostia, 1971) sei urte zituela hasi zen pianoa ikasten: Kontserbatorioan egindako musika klasikoko ikasketak laster bideratu ziren jazzaren eta bluesaren esparruetara. Ingeniaritza insdustrialean lizentziatu arren, beti izan zuen oso argi musikarekiko pasioa. Musikari, konpositore eta ekoizle gisa egin duen ibilbidean berak garatutako proiektuak daude (Elkano Browning Cream) eta baita hainbat bakarlari eta talderekin egindako Lanak ere (The Waifs, Duncan Dhu, Travellin´Brothers, Jabier Muguruza, Elena Setien…).

MIKEL AZPIROZ – ISLAK
PIANOA: Mikel Azpiroz
BATERIA: Hilario Rodeiro
KONTRABAXUA: Joanes Ederra
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu