GARAIA.GEREDIAGA.EUS · Durangaldeko ikus-entzunezko biltegia sortu da
Gerediaga Elkarteak “Garaia, Durangaldeko ikus-entzunezko biltegia” jarri du martxan. Eskualdeko memoria eta ondarea jasotzeko eremuan ekarpena egingo du atari honek, zehazki ikus-entzunezkoen arloan. Transmisioaren beharraz jabeturik, herritarren kontakizunak bildu, sailkatu eta ikusgai ipintzeko misioa dauka. Izan ere, testigantza horiek iragana ulertzeko lagin garrantzitsuak dira. Gainera, Durangaldeko historiarekin, kulturarekin eta gizarte gaiekin zerikusia duten dokumentalak ikusteko […]