Durangoko Azoka herriz herri ibiliko da Abendura bitartean, Ahotsenearen urteurrena ospatu eta kulturaren plaza zabaltzeko asmoz
Durangoko Azokak hainbat nobedade izango ditu aurten, bere 52. edizioan. Lehen aldiz, Durangoko mugak zeharkatu eta kulturaren plaza herriz herri ibiliko da, Azokan gertatzen dena Euskal Herriko txoko ezberdinetan erakusteko asmoz eta, aldi berean, bisitariak Durangora erakartzeko helburuarekin. Aurten Ahotseneak hamar urte betetzen dituela eta, Azokako gune hau izango da estreinaldiko bira honen protagonista nagusia. […]