9 hilabete, 9 meses

Mikel Uriguena

(Abajo en castellano)

9 HILABETE

Gaur 9 hilabete beteko dira Udala utzi nuenetik, zinegotzi lanetan 9 hilabete egin nituenean. Konziente naiz atzeko atetik atera nintzela, ezer esan gabe eta azalpenik eman gabe. Hala egin banuen, ezin nuelako izan zen. Indarrik gabe nengoen. Lur jota. Orain berriz, baditut indarrak. Batek baino gehiagok  taldetik bota nindutela uste izan zuen. Independentea izateagatik; zinegotzi izateari uzten zion bigarren independentea nintzelako. Nik ere, ziur aski, gauza bera pentsatuko nukeen.

Hori baino sinpleagoa izan zen dena. Ezinezkoa zitzaidan aurrera egitea. Gorputzak eta buruak nahikoa zela esan zidaten. 3 hilabete neramatzan guztiz galduta, noraezean, antsietateak jota eta depresioan murgilduta. Inoiz izan dudan erasorik bortitzena. Ez zen soilik larriturik eta triste nengoela, ez. Ezer erabakitzeko ere ez nintzen gai. Oraindik gogoratzen dut nire burua supermerkatu erdian geldi, ez aurrera ez atzera, guztiz blokeaturik eta kriston negargurearekin zein jogur erosi ezin nuelako erabaki. Egoera horretan, ezin nuen ezer eskaini udalean. Erabakia hartu behar nuen edo oso gaizki bukatuko nuen. Eta, osasuna, beste edozerren aurretik dago.

Baina ez ezazue pentsatu egun batetik bestera hartutako erabakia izan zenik. Ezta gutxiagorik ere. Azken 3 hilabete horiek sekulako suplizioa izan ziren. 3 hilabete leku batetik bestera korrika, larriturik, zer egin jakin gabe, gero eta okerrago…Eta zergatik ez ote zenuen lehenago alde egin? Galdetuko dio bere buruari zuetako batek baino gehiagok. Hori bera pentsatzen dut nik orain ere. Baina nire bertute nagusienetakoa, eta gabezia handia era berean, konpromezua da. Hitza ematen dudanean benetan ematen dut eta oso zail egiten zait gauzak uztea. Konpromezua nire ongizatearen aurretik jartzen dut. Hori, egia esan, kaka zaharra da.

Zorionez, Durangoko Udalean eman nituen 9 hilabete horietan, eta baita zinegotzi izateari utzi nionean, jende bikainarekin topo egin nuen eta eskerrak eman nahi nizkieke horregatik. Egia da politikagintzan harremanak gaiztotuak eta tentsoak direla ematen duela. Errealitatea, baina, hori baino gehiago da.

Julian, Jorge eta Neskutzi miloi bat esker ez bakarrik oso taldekide onak izan zinetelako denbora guztian, baina, eta batez ere, maiatzaren 31 hartan, erakutsi zenidaten jarrera abegikor eta laguntasunagatik. Nahiz eta nire agurrak sekulako kaltea eta buruhaustea suposatu. Zuen jarrerak argi erakutsi zidan, jende konprometitua eta politikari bikainak izateaz gain, pertsona jatorrak eta onak zaretela. Hori ezin du edonork esan eta niretzako bizitzan dagoen ezaugarririk garrantzitsuena da.

Mila esker Patxiri oso baldintza zailetan ni ordezkatzea onartzeagatik. Nahiz eta nigandik kristorenak eta bi pentsatu, beti sentitu nituen zure laguntza eta animoak. Handia zara, oso. Ardo gorri naparra baino handiagoa.

Mariari lekuko-“marroia” pasatzeagatik. Zuri esker udalgintzan aritzea zer den ezagutu nuelako eta baita ere hilabeteean zehar izan ditugun whatsapp eta telefono bidezko elkarrizketak, zure animoak eta ia beti entzutea komeni zitzaidana esan didazulako.

Herriaren Eskubideko nire lagunei. Eztabaidengatik, kaña eta zuritoengatik, barreengatik, laguntasunagatik eta batez ere, ederra delako herritarren alde egiten ari garen lan hau ilusioz zuekin bizitzea.

EH Bilduko gobernukideei. Batez ere Marian, Juanan eta Aneri. Baina baita Ima, Iker, Garazi eta Aritzi. Asko partekatu behar izan genuen eta benetan eskertzen dut indarrez ahul egon naizenean erakutsi duzuen lanerako prestutasuna eta konplizitatea.

Mireiari, agur esan nuenean sare sozialetan niri buruz esandako hitz politengatik.

Ainhoari, kointziditu genuen komisio eta pleno bakoitzean izandako jarrera abegikorrarengatik.

Jesicari, bere lanarengatik. Nahiz eta askotan ez dugun ikuspuntu bera, publikoz aitortu nahi dut oposizio lanetan jartzen duzun interesa eta lana.

Joanari, hasiera-hasieratik, eta elkar topatu dugunean, oso atsegina izan zarelako. Politikagintza eta, batez ere, udalgintza, pertsonek egiten dugula erakusten duzulako.

Udaleko langileei, nola ez. 9 hilabeteetan zuekin lan egin nuen eta argi erakutsi zenidaten, zuek barik ezer ez dela posible: Ander, Toni, Fernan, Laura, Sara, María, Nagore, Teresa, Jokin…Bereziki 3 langilerekin akordatu nahi nuke: Garazi, Arantza eta Veronica.

Garaziri, Museoarekin egiten ari zaren lana izugarria delako eta kriston meritua duelako lortu duzunak: Durangon hain espazio erakargarria izatea. Kultura eta artea erdian jartzeagatik.

San Agustingo Arantzari, beti erakusten dituzun pasioa eta lanerako prestutasunagatik. Hurbil zaudenean sortzen den rollo onagatik. Nahiz eta behar eta nahi beste baliabide ez izan, zein ondo egiten duzun lan. Denok zure lan gaitasun bera izango bagenu, Durango munduko antzerki hiriburua izango litzateke.

Veronicari. Last but not least.Gutxien duenari laguntzeko egiten duzun guztiagatik, zure hurbiltasunagatik. Ezina ekinez egina esaldiari zentzua emateagatik. Kointziditu genuen hilabete gutxi horietan hain ondo konektatu genuelako. Udala uztean pena handia eman zidana zurekin gehiago ezin lanik egitea izan zen eta baita immigrazioaren alorrean emaitza handiak lortzeko lagundu ezin izatea.

Azkenik laguntasuna erakutsi zidaten guzti horiekin gogoratu nahi nuke. Lurra oinazpian hondoratzen sentitzen duzunean, luzatzen dizuten esku bakoitza ezinbestekoa delako. Batez ere hurbilen dauden horiena: gurasoena, beti hor daudela erakutsi zidatelako beste behin. Eta Sergiorena. Nigatik eta nire erruz hainbeste sufritu arren nire ondoan zegoela erakutsi zidalako.

Durangoko herritarrei, bozkatu gintuztenei bereziki:  sentitzen dut gehiago ezin eman izana.

Bukatzeko, eskerrik asko Mugalari.infori, kargua hartu nuenean, eta orain, nire hitzok zabaltzeko lekua uzteagatik.

 

9 MESES

Hoy hace nueve meses que me fui del ayuntamiento de Durango, nueve meses después de entrar como concejal. Sé muy bien que me fui por la puerta de atrás, sin hacer ruido y sin dar ninguna explicación. Creedme, que si no lo hice, fue porque no podía. No tenía fuerzas. Ahora sí que las tengo.

 

Hubo gente que especuló con la posibilidad de que me hubieran forzado a irme. Por ser independiente. Por ser el segundo independiente que lo dejaba. La verdad, yo habría, probablemente, pensado lo mismo. Pero nada más lejos de la realidad.

 

Simplemente no pude más. Mi cuerpo y mi cabeza dijeron basta. Llevaba 3 meses absolutamente perdido, con una ansiedad y una depresión brutales. El episodio más fuerte que he sufrido nunca. No sólo estaba triste y angustiado, sino que era incapaz de decidir absolutamente nada. Hasta tal punto, que un día, me recuerdo en un supermercado, parado, bloqueado y con ganas de llorar porque no era capaz de decidir qué comprar. En esas circunstancias, ¿cómo leches iba yo a aportar nada en el ayuntamiento? Tenía que dejarlo o iba a acabar muy mal. Y, la salud, está ante todo.

 

Pero no penséis que un día me agobié y decidí dejarlo. Fueron 3 meses de auténtico calvario, todo el día con las prisas, el agobio, el no saber  qué y cómo hacer… «Y, ¿por qué no lo dejaste antes?». Pensará más de uno. Eso pienso yo. Pero, una de mis mayores virtudes, y defecto enorme a la vez, es que cuándo me comprometo lo hago de verdad y me cuesta mucho dejarlo. Antepongo el compromiso a mí bienestar. Y eso, honestamente, es una mierda.

Afortunadamente, durante esos 9 meses en el ayuntamiento,  y a la hora de dejarlo, tuve la suerte de encontrarme con gente estupenda y querría darles las gracias por ello. A pesar de que en el ámbito político las relaciones parezcan viciadas, tensas e interesadas, la realidad es más que eso.

Gracias infinitas a Julián, Neskutz y Jorge no solo por lo buenos compañeros que fuisteis en ese tiempo, sino, sobre todo, por vuestra comprensión y apoyo aquel 31 de mayo.  Sabiendo que os hacía una putada marchándome. Si algo me quedó claro es que además de vuestra capacidad de trabajo y habilidades políticas, sois muy buena gente y eso no es algo que todo el mundo puede decir. Para mí es de lo más importante que hay.

A Patxi, por aceptar sustituirme en circunstancias difíciles. Aunque te cagases en mis muelas, siempre sentí tu apoyo y tus ánimos. Sabes que eres grande (en todos los sentidos).

A María, por pasarme el testigo-marrón. Porque gracias a ti pude conocer de primera mano la política municipal. Pero también por las conversaciones vía WhatsApp,  por los ánimos y por decirme siempre lo que necesitaba oír.

A mis compañerxs de Herriaren Eskubidea. Por las risas, las discusiones, las cañas, las ganas y la ilusión de que hacemos lo mejor para nuestro pueblo.

A los concejales de EH Bildu. Especialmente a Marian, Juanan y Ane. Pero también a Ima, Iker, Garazi y Aritz. Tuvimos que trabajar juntos en temas tan diversos como educación, immigración, igualdad o cultura. Gracias por seguir currando a pesar de que yo no podía dar lo mejor de mi mismo. Gracias por la complicidad.

 

A Mireia, por las palabras que me dedicó cuando me despedí.

 

A Ainhoa por su sonrisa y su calidez en cada reunión, comisión y pleno en el que coincidimos.

 

A Jesica, por su dedicación y su trabajo. Aunque no estuviese de acuerdo con tus propuestas, creo que de justos es reconocer que haces un gran esfuerzo.

 

A Joana, porque desde que entré fuiste muy amable conmigo. Demuestras, que la política, y sobre todo el municipalismo, lo hacemos las personas. Y es importante el buen trato.

 

A las y los trabajadores del ayuntamiento con los que coincidí tantas veces y sin cuya labor nada sería posible: Ander, Toni, Fernan, Laura, Sara, María, Nagore, Teresa, Jokin… Pero me quiero acordar de tres personas en especial; Garazi, Arantza y Verónica.

 

A Garazi, del Museo por que es alucinante el curro que haces y cómo has conseguido que tengamos en Durango un espacio tan interesante y atractivo. Por poner el arte y la cultura en el centro.

 

A Arantza, de San Agustín, por la pasión, la energía y el buen rollo que trasmites siempre. A pesar de las limitaciones y falta de recursos. Si todas tuviésemos la mitad de ganas, ilusión y pasión por el trabajo, Durango sería capital mundial del teatro.

 

A Verónica. Last but not least. Por lo que trabajas para ayudar a quien menos tiene. Por tu labor incansable, la amabilidad y la cercanía. Por lo bien que conectamos en un par de meses. Una de las cosas que más pena me dio al dejar el ayuntamiento fue no seguir trabajando contigo y haber podido contribuir a hacer grandes cosas en inmigración.

 

Por último, me gustaría dar las gracias a todas las personas que me mostraron su apoyo, porque cuando sientes que el suelo se hunde a tus pies, cualquier mano que te tienden es el camino para volver a ser quien eras. Sobre todo las más cercanas: mis padres porque pase lo que pase están ahí. Y, ¿cómo no?, a Sergio, que me demostró tanto a pesar de sufrir conmigo y por mí. Porque supe que había salvación.

 

Eskerrik asko Mugalari.info, por dejarme un hueco para que pueda escribir.

A la ciudadanía de Durango, especialmente a quienes nos votaron, siento mucho no haber podido aportar más.

Espero que este texto sea un granito de arena en la ardua labor de poner la salud mental en el centro.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Los comentarios están cerrados.