Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
9:20 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 63 Km/h

A25: Estereotipoak suntsitu arte

Odei Arrizabalaga IBAN copia

Odei Arrizabalaga Cabrerizo

Iaz, emakumeen aurkako indarkeriari ez esateko, sentsibilizazio bezala, flashmob bat egitea erabaki zen Berrizko Udaleko Berdintasaun zerbitzutik. Egun hau eta honen inguruan sortzen diren ekintzak batez ere gazteei zuzenduta daudenez, flashmoba egiteko, gazteen laguntza funtzeskoa izan zen. Kasu honetan konkretuti, Berrizko Gaztelekua, Berrizko Hiltegixe gaztetxea eta Berrizko gaztetxeko batukada taldearen laguntza eta antolaketa ezinbestekoa izan zen, baita ere, nola ez, pertsonalki ekintza aurrera ateratzen lagundu zuten jende eta batez ere, lagun guztiena. Gazteek diseñatu zuten koreografia, egunean bertan kriston lana egin zuten dena ondo ateratzeko eta batez ere, zorakeri bat zirudien ideia, posible egin zuten. Berrizko gazteen parte-hartzea barik ez litzateke posible horrelako zerbait egitea. Aipatzekoa baita ere, bideoa grabatu eta editatu zuten talde profesionalaren lan bikaina.

Flashmobaren helburua, sorpresa sortaraztea izan zen, plazan zegoen jendeak ez zekien ezer horri buruz, horrela efektua handiagoa baita. Baina azken batean, honen guztiaren helburu nagusia, kontzientzia eragitea izan zen. Emakumeenganako indarkeria gure herrian existitzen da, ezin ditugu begiak itxi eta zerbait egin behar dugu. Hezkuntza, sentsibilizazioa, prebentzioa,…gazteekin landu, gure gizartearen gaitz hau ezabatzeko. Indarkeriaren oinarrian dauden emakumeenganako desberdintasunak, gizarte patriarkala, rol ezberdintasuna eta estereotipoak suntsitu arte ez dugu lortuko.

Emakumeen aurkako indarkeriari ez!

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu