Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
5:55 am,
temperature icon 8°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Abascalaren entrenatzailea

 

Eneko Egibar Artola

Eneko Egibar Artola

Orain dela 40 urte perfil oso baxuko demokrazi bat abian ipini zenean, frankismoa edo ultraeskuin indarrak desagertu egin omen ziren Estatuan (hori, Espainiako kasua, eszepzioa izan da orain arte Europan). Gaur egun, aldiz, demokrazi hori guztien begietan perfil oso baxukoa dela agerian geratu denean, ultraeskuin indarra agertu omen da Estatuan. Baina, Abascalek eta bere VOXeko lagunek urte asko daramatzate politikan beste “kokapen moduko” batean. Entrenatzaileak, zergatik mugitu ote du Abascal kokapenez partidaren une honetan? Abascal, orain dela 5 urte ez zen ultra eskuindarra?

Ba, seguruenik, (betiko podere faktikoek), Abascal kokapen berri batean ipini dute beraien betiko helburuak: Demokraziari, politikari, Kataluniari, Euskal Herriari,… -ateak histearenak alegia- oso zaharra den estrategi batekin aurre egiteko helburuarekin. Oraingoan, betiko “beldurraren ideologia” erabiliko dute derrigorrezkoa den demokraziaren sakontzeari uko egiteko asmoarekin. Abascalen entrenatzaileak, (demokrata ez denez), badaki partida hau ez dela katalanen, Euskal Herritarren, Espainolen kontra. Ordea, berak espainiar herri sentimenduekin jolasten du bere helburuak lortzeko intentzioarekin. Ibili gaitezen bizkor lehenbailehen Abascalen entrenatzaileari azaltzen, partida DEMOKRAZIAREN kontra jokatuko duela eta XXI. mendean eta Europan partida galtzera derrigortuta dagoela.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu