Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
3:19 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 43 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

Agian, barkamenak eskatzeko momentua baino,…

Eneko Egibar Artola

Eneko Egibar Artola

· Albaitaria eta politologoa da

Agian, barkamenak eskatzeko momentua baino, alderdi politikoen eta alderdi barruan gogoetak egiteko unea ere bada oraingoa. Adibidez:

– Alderdi politikoek finantzatzeko eta “aparatuak” derrigorrezko dituzten diru-iturriei buruzko gogoetak egiteko unea izan daiteke.

– Pertsonek eta alderdiek sortzen dituzten «betirako» bizitza-loturei buruz ere egin daitezke gogoetak.

– Alderdi politikoetan “gora” egiteko derrigorrezkoak diren dinamikez. Obedientziak eta abar luze bat,…

– Nola aukeratzen diren liderrak, gehienetan «ezkutuko» babesekin,…

– Boterea eta hierarkia lantzeko dauden bide desberdinei buruz hitz egin daiteke.

– Alderdien demokraziaz, demokrazian sakontzeko bideez, iritzi kritikoari buruz,…

-…

 

Ez epaiak, ez epaileek gai honi buruz ez dute ezer esan. Eta guztiaren gakoa horixe da. Ondorioz, bide horretan lanean hasteko unea ere bada.

Badirudi, oraingoan ere inork ez diola zezenari adarretatik helduko. Betikoa ikusiko dugu. Hasiak gara betikoa ikusten eta entzuten. Politikari horrenbeste kalte egiten dion zer edo zer ekiditeko ausardia derrigorrezkoa da. Politika da derrigorrezkoa alderdi politikoak aldatzen hasteko.

https://www.argia.eus/albistea/9-urteko-espetxe-zigorra-eajko-kide-ohi-alfredo-de-miguelentzat-ustelkeriagatik

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu