Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
9:22 am,
temperature icon 10°C
Humidity 72 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Ailegatu da eguna!

EGOITZ MURGOITIO

Egoitz Murgoitio

Ailegatu da eguna! Ideia burutik pasatu zanean urrin ikusten genduan eguna ailegatu da. Abadiñoko X. Ziklokros Lasterketa. Bihar izango da. Zenbat oroitzapen…

Lehenengo zaparrotan ziklokroslariak ikusten etortzen ginanekoa  eskola osteko jeitsiera ikusgarri haretara; gero junior garaiko lasterketa hura, herrikide eta lagun batekin lehian egindako lasterketa itzel hura; baita ere Regis Duros frantziarra estu eta larri jarri neban lasterketa, ni ondiño ume eta bera ni baino 20 urte zaharragoa zela – ilusinoz ganezka begiratzen neutsan podiumean-.

Aurten landa berdinetara bueltatzen naz gaztetxuenen proban parte hartzera.  Ziklokrosa profesional modura itziarazi eustan ilusino eta motibazino falta gaztetxoenen ilusino eta gogoekaz berreskuratuko ditut egun batez.

Egun itzela pasatu daigula guztiok eta urte askotarako izan daitela! Eskerrik asko lasterketa berreskuratzea posible egin dozuen guztiori!

* Egoitz Murgoitio (Abadiño, 1983) txirrindularia da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu