Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
6:25 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Amodio Kanta[k]… amodio kontua[k]

Itziar Castrillo

Bart…Sax! big band txikia gara,astero astero Montevideo kalean dagoen Bartolome Ertzilla  Musika Eskolan  elkartzen gara eta maitasun handiz prestatu dugu ostiral honetako kontzertu berezia. Gure moduko ikasle talde batentzako aukera paregabea da eta herriko jaietan jotzea.. Jaietako egitarauan bertako taldeen presentzia ezinbestekoa baita herritik eta herriarentzat diren  danontzako festa egunetan.

Andra Mariako eleizpea berezia da guretzat,orain dela zazpi urte, 2015ean  bertan Go B[l]ack! emanaldia eskeini genuen Beat Saladeko lagunekin,musika beltzaren historiatik bidai magiko bat, eta oroitzapen ezinhobea daukagu gau hartaz eta  bertan bizitakoaz.

Oraingoan,taldearen 15.urteurrenaren aitzakian,gure kantu gogokoen bilduma batekin gatorkizue bigarren asteburuko lehen gaua alaitzera.Dantza eta kanturako indarrik baduzue oraindik bertaratzera gonbidatzen zaituztegu.

Arkupe berean izan ditugu aurtengo jaietan, Dientes de Luna, Kai Nakai, Ainke, Kohatu eta Golden Apple Quartet besteak beste, izenez eta izanez estilo desberdinetakoak direnak,halere badute komunean zeozer,musika klasiko eta herrikoiez aparte,musika moderno bezala ezagutzen ditugun estilo gehienak beraien sustraiak afroamerikar jatorritik eratorritako bluesean dituztela. Erroak minean eta giza sufrimenduan du Bluesak,halere esklabuen arimak arintzen zituen, ordu luzeetako lanaldiak alaitu eta aurrera egiteko bizipoza eta kemena ematen zien.

Orduztik hona  milaka izan dira musikak aukeratu dituen estiloak bere historia idazteko…baina esango nuke maitasuna izan duela motore gehienetan. Maitasuna letra larri zein xehez, maitasuna pozetik zein minetik jaiotakoa, mila aurpegi eta ehundaka itzalekin,norabide bakarreko zein bi edo hiruko, pertsonala bezain politikoa,maitasuna azken finean.

Swing, Jazz eta Funk doinuek presentzia haundia izango dute ostiral gaueko gure zuzenekoan,herriko  hogei musikari inguruk hartuko dogu parte kontzertuan eta gogotsu gaude bertan elkar ikusteko, elkarrekin gozatzeko eta jai giroa geure doinuez alaitzeko. Mozorrorik gabe egiten dakiguna zuoi eskaintzera… bazatozie?

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu