Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
1:26 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 72 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Espero dut datorren urtean normaltasunez gozatuko dugula gure San Migel jaiez

 Iñaki Totorikaguena
Iñaki Totorikaguena Sarrionandia

· Iurretako Alkatea

Azken urte eta erdian bizi izan ditugun gorabeherak ikusita, Udalak, Jai Batzordeak eta elkarteek erabaki zaila hartu dugu: San Migel jaiak bigarren urtez jarraian etetea. Pandemian murgildurik gaudela, ezin ditugu jaiak guztioi gustatuko litzaigukeen bezala bizi.

Errealitate horretaz jabeturik, programazio alternatibo bat diseinatu da, kultura-, musika- eta kirol-jarduerekin. UDAZKEN KULTURALA 2021. Horiek guztiak formatu murriztuan garatuko dira, jende pilaketa saihestuz eta indarrean dauden protokolo, neurri eta gomendio higieniko-sanitario guztiak aplikatuz, edukiera-kontrolarekin, eserita eta aldez aurretik izena emanda.

Gaur egungo egoerak, egunez egun hobetzen badoa ere, erantzukizunez, zuhurtziaz eta zentzuz jokatzera behartzen gaitu, gure osasuna eta gure ingurukoena zaintzeko.

Espero dut datorren urtean normaltasunez gozatuko dugula gure San Migel jaiez. Ordura arte, ez dut zalantzarik denok arituko garela, orain arte egin dugun bezala, zuhurtasunez eta zentzuz.

Eskerrik asko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu