Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
3:01 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 43 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

Gaur lagun artean gozatzeko Artobixarra taldearen kontzertu bakarra

Urresti

Iñaki Urresti

Denbora asko igaro da 1998. urtean Elorrioko Gaztetxeko entsegu lokalean lehenengo aldiz sartu ginenetik. Instrumentuak nola jotzen ziren oso ondo jakin gabe hasi ginen,baina motibazio handia geneukan, eta hori nahikoa izan zen Artobixarra izango zenaren hazia erein, eta hurrengo urteetan jo eta su aritzeko.

Askorako eman zuten 1998tik 2003ra arteko urteek. Kontzertuak eman genituen han eta hemen. Atxondoko herrikoan jo genuen lehenengoa eta ondoren etorri ziren Durangoko Santanako arkupeko kontzertua, eta Elorrioko Ibilaldiko eszenatoki erraldoian jotzeko aukera besteak beste.

Etapa bati agur esan nahian, Artobixarraren “azken” kontzertua 2003an jo genuen. Ondoren, artobixarrok proiektu ezberdinetan ibili gara musika mundua utzi ezinik. Bakoitza bere aldetik batzutan, (Tribute to QOTSA, Antton & McGuffins, Tuesday Evenings, Iheskide) eta bidean elkarrekin topo eginez beste askotan (Dirties, Ghetto, Sermond’s).

Artobixarra argazki zaharra

Artobixarra Elorrioko gaztetxean. | ARGAZKIA | Artobixarra

Baina urteekin heltzen den nostalgia horren ondorioz agian, taldea berriz pizteko beharra izan dugun uneak ere egon dira. Esaterako, emozioz gogoratzen dugu diskoa argitaratu izana ospatzeko, 2005ean Elorrioko Gaztetxean berriz elkartu ginela. Atxondoko Gaztetxean eta Elorriokoan 2007an emandako kontzertu biak ere oso bereziak izan ziren guretzat. Denbora pasa da, eta hala ere hurbil somatzen dugu garai haietan jasotako berotasuna eta egindako lanaren errekonozimendua.

Baina taldekideok beti izan dugu gogoan Txomin (Lesende) gartzelatik irtetzean berriz batuko ginela beste kontzertu bat emateko. Horrela, berarekin bizi ezin izan genituen kontzertuak elkarrekin eta lagun artean gozatzeko aukera izango genuelako. Azkenean heldu da eguna, eta gaur abenduaren 20an gaueko 23:30etatik aurrera, Elorrioko Gaztetxean Artobixarra taldearen doinu azkarrak eta makarrak entzutekoaukera izango da.

* Iñaki Urresti (Elorrio, 1981) Artobixarra taldeko baterijolea da

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu