Asteartea,
2024ko Apirilak16

MugaKultura

loader-image
Durango
9:13 am,
temperature icon 11°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Picos de Europako garaipenak konfiantza eman dit hurrengo lasterketetarako

Julen Ozaeta

Larunbatean ‘Trail Picos de Europa’ (33km eta 2200+) lasterketako garaipenarekin aurtengo denboraldia ezin hobeto doala esango nuke.

Iazko denboraldia ez nuen gustora amaitu. Arlo gehiegitan leihatzen saiatu nintzen (krosa, asfaltoa, duatloiak, mendia) eta apirilerako nekaturik nengoen, ez nuen ilusioarekin entrenatzen. Beraz aurten beste era batera hastea erabaki dut, otsailera arte erritmoa hartuz krosak eginez eta hortik aurrera mendian guztiz zentratuz, hau baita benetan betetzen nauen kirola.

Denboraldi honetan entrenamenduak prestatzaile batek jartzen dizkit eta ikaragarri nabaritu dut aldaketa hau. Martxoan lehen lasterketa egin nuen Bediako «Kolaziñoko lasterketan» eta garaipena lortu nuen sentsazio oso honekin. Hurrengo astean ere, maila oso altua zegoen «Sara Korrika Trail» lasterketan 6º postua lortu nuen. Hala ere apirilean jarri nuen nire lehen helburua: Trail Pastores de Portudera lasterketan. Iaz 5. izatea lortu nuen eta aurten 4. postua lortu dut.

Aste horretan bertan Euskal Selekzioaren deia izan nuen eta zalantzarik gabe baiezkoa eman nuen ilusio handiz, hori zelako beste helburu bat. Orain FEDME-ko Españako Kopako lasterketak egingo ditut, 30-45km bitartekoak, baita beste hainbat lasterketa ere. Hauetako bat larunbateko Trail Picos de Europa izan da. Lortutako garaipenak konfiantza ematen dit gehiago entrenatzeko eta hurrengo lasterketetara hobeto heltzeko.

Argi daukat denboraldi gogorra izango dela, hainbat maratoi eta lasterketa luze eta gogorrak egingo ditudalako (hauen artean munduko txapelketa Aiguestortes-en), baina ilusio handiz ahalik eta ondoen egiten ahaleginduko naiz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu