Posts Etiquetados ‘euskera’

EKIMEN BERRIA DURANGON · ‘Itzartu’, gazteei zuzendutako aukera partehartzailea

por / 17 septiembre, 2015

Mugalari Otsailetik abian egon arren, ikasturte berriarekin aurkeztuko dute euren burua gazteei zuzendutako “Itzartu” ekintza parte hartzailearen sustatzaileek.  Horretarako, irailaren 25ean, arratsaldeko 16:45ean Pinondon ipini dute hitzordua. Nerabeentzat dagoen aisialdi eskaintza urriak kezkatuta erabaki du Durangoko Berbaro elkartearekin harremana duen gazte talde batek ekimena abian jartzea. Horretarako, lehenengo, gazteek zer nahi duten eta euren gogoak […]

Zabalik da Juanita Ibaibarriaga euskarazko literatur eta erreportaje lehiaketaren XXII. edizioa

por / 14 septiembre, 2015

Mugalari Ermuko Udaleko Euskara Sailak Juanita Ibaibarriaga literatur eta erreportaje lehiaketaren hogeita bigarren edizioa aurkeztu eta zabaldu du. Lehiaketaren xedea ermuarren artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da. Lehiaketan parte hartu ahal izateko bi modalitate daude. Lehen modalitatea herriko haur guztiei zabalik dago, bereziki LHko 3., 4., 5. eta 6. mailako eta DBHko lehen eta bigarren […]

Euskara, gure jolastokietan ere bai

por / 31 agosto, 2015

Mugalari Ermuko Udaleko Euskara Sailak sentsibilizazio kanpaina berri bat jarri du martxan, gurasoei euskararen erabileraren garrantzia gogorarazteko. Izan ere, jakina da umeek inguruan ikusten dutenetik ikasten dutela, eta gurasoak izaten dira euren eredu: gurasoek nola, umeek hala. Horregatik, oso garrantzitsua da familia esparruan euskararen erabilera sustatzea. Hizkuntzaren erabilera indartzeko eta euskararen presentzia areagotzeko, Ermuko jolasguneetan […]

‘MUGALARIK EZ DAUKA MUGARIK’ | Boiseko euskal jaitik Durangaldera muga barik

por / 25 agosto, 2015

12 laguneko koadrila joan da aurten Durangaldetik Boiseko euskal jaira, eta bertan taldea handitu egin dute. Munduan zehar bizi diran beste euskaldun batzuekin elkartu eta, azkenean, 40 laguneko koadrila izatera heldu ziren. Eskerrak bereziki “Mexikon bizi diren euskaldun familiei” eman nahi izan dizkiete “Boiseko egonaldia oso etxeko egin” zietelako. Esperientzia hemendik bost urtera, jaialdiaren hurrengo […]

Euskara klaseetara joan diren abadiñarrek irailean egin beharko dituzte diru-laguntza eskariak

por / 29 julio, 2015

Mugalari Urtero legez, Abadiñoko Udalak diru-laguntzak emango dizkie euskara klaseetara joan diren herritarrei. 2014-2015 ikasturteari dagozkion eskariak egiteko epea irailaren 1etik 30era izango da, Argi Abad, Hezkuntza eta Euskara zinegotziak gaur adierazi duenez. Diru-laguntza eskabideak Abadiñoko Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan egin behar dira. Eskariarekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira, eskatzailearen NANaren fotokopia, matrikula ordaindu izanaren […]

IBILALDIA 2016 DURANGO | Dagigun! izango da Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolek zabalduko duten deia

por / 12 junio, 2015

Izaskun Ellakuriaga | Laugarrenez egingo da Durangon Ibilaldia. 1980, 1992 eta 2005ean egin ziren aurreko hirurak 2016ko maiatzaren 29an ospatuko den Ibilaldirako leloa eta logoa aurkeztu dituzte Ibaizabal eta Kurutziaga Ikastolako arduradunek gaur, ikastola bakoitzean egin den jai banatan. “Etorkizuneko euskal herritar jantzi, prestu eta konpetenteak hezteko” konpromisoa erakutsiz ekintzarako deia egin nahi dutela azpimarratu […]

Amorebieta-Etxanoko udalak Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu du

por / 2 abril, 2015

Mugalari Amorebieta-Etxanoko Udaleko osoko bilkurak aho batez onartu zuen, martxoaren 27an, hurrengo hiru urteetan (2015-2017) udalerrian euskararen erabilera sustatzeko helburu estrategikoak bereganatzen dituen ekintza plana. Honakoak dira helburu estrategikook: 1.- Euskararen jabekuntza:  Hizkuntzaz jabetzea, hiztun bilakatzea dakar berekin helburu honek, eta familia transmisioa, irakaskuntza eta euskalduntzea/alfabetatzea dira esparru nagusiak. 2.- Euskararen erabilera: Hizkuntzaren erabilera bultzatzeko […]

1 2 3 4