Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
9:02 am,
temperature icon 10°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Bizipoza elkarteak ‘Mundu berri bat guztiontzat’ egitasmoari heldu dio aurten ere

Proiektuaren aurreko bi edizioetan bezala, guztira 33 elkarteren errealitatea gizarteratuko dute musika, hitza eta irudiaren bitartez. Hamabi kanta eta bideoklipez osatutako bilduma CD eta DVD formatuetan argitaratuko dute urtarrilaren bukaeran.

EtxE eta Ines Osinga. Bizipoza Elkartea

Bizipoza Elkarteak, aurten ere, Mundu berri bat guztiontzat egitasmoari heldu dio eta euskal sortzaileek eta elkarteek elkarlanean sortutako hamabi kanta eta bideoklipez osatutako bilduma argitaratuko du urtarrilaren bukaeran CD eta DVD formatuetan.

Elkarteko kideek azaldu dutenez, oraingoan ere “proiektuaren aurreko bi edizioak kontutan hartuta, guztira 33 elkarteren errealitatea gizarteratuko dugu musika, hitza eta irudiaren bitartez”.

Grabaketekin hasi dira jada eta dagoeneko bi egin dituzte Elkar estudioan, Xabier Zabala konpositorearen gidaritzapean. Urriaren 3an egin zuten lehena Juneren Hegoak Elkartea, Miren Artetxe bertsolaria eta kantaren letragilea, eta abestiari ahotsa jarri dioten Ines Osinaga eta Iñaki Etxezarraga EtxE berriztarraren eskutik. Hilaren 8an, berriz, Agipase elkarteak, Ainhoa Agirreazaldegi bertsolaria eta abestiaren letragileak, eta Go!azen-eko Joanes Echeveste, Danae Riaño, Maria Redondo eta Ander Lacalle abeslariek hartu zuten parte.

Bizipoza izaera bereziko gaiak lantzen dituzten 33 elkartez osatutako elkartea da. Bizipozak helburu ditu elkarte guzti hauek egiten duten lana eta lantzen dituzten baloreak gizarteratzea, bisualizatzea, sentsibilizazio lana aurrera eramatea, baliabideetan laguntzea eta gizartean euskaraz eta auzolanean elkartasuna sustatuko duen boluntario sarea osatu eta martxan jartzea.

Elkarteen elkarte hau 2019ko azaroan aurkeztu zen eta elkarteen errealitate desberdinak ikusarazteko eta zabaltzeko asmoz, Mundu berri bat guztiontzat izeneko proiektua martxan jarri zuen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu