Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
4:37 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

‘Hiru, hiru, hiru, kolkua bete diru’ 3.0

Ibai Zabala

Ibai Zabala

· Ibai Zabala (Berriz, 1987ko maiatzaren 14a) pilotaria eta Baske Street Boyseko kantaria da

Denbora aurrera eta… heldu dira 30ak ere! Prefijo aldaketa eta zenbaki berria aurretik, 3a. Pentsatu eta pentsatu, bere istoriotxoa ere badu 3ak nire bizitzan…

Jaio nintzenean, etxean 2 izatetik 3 izatera pasatu giñen (aita, ama eta ni). 3 ziren ordu hartan baserrian geneuzkan eta ni zaintzen ninduten txakurrak (Lur, Motz eta Bat), baita VHS-z edota ETBn ikusten nituen pailazoak ere (Txirri, Mirri eta Txiribiton).

Ume-gaztetako marrazki bizidunetan ere, hiruak bazuen bere xarma. Futbolean fantasiazko gauzak egitera inspiratu gintuztenak hiru ziren (Oliver Atom, Benji Price eta Mark Lenders), baita Dragoi Bola hasierako entrenamendu taldea ere (Goku, Krilin eta Dordoka maisua).

Pilotari dagokionean, hor beste lotura batzuk zenbaki honekin. Umetatik hasi eta profesionaletararte izandako entrenatzaileak hiru izan ziren (Felix eta Juanito Uribarri, eta Mikel Etxegia) baita nire profesional mailako lehen kontratuan sinatu nituen urte kopurua ere. Hiru gaur arte izan dodazan prestatzaile fisikoak, Begoñako Andra Maria Zuriko ospitaleko kirofanoari egindako bisitak, jokatutako bigarren mailako finalak, edota Aimar Olaizolarekin jokatutako udako feria nagusietako finalak (bestea kontra izan zen…).

Gaur egun, hiru dira musika taldean dodazan kideak (Sugar, Wimis eta Zana), baita Sugar-Zabala «duoan» emandako kontzertu akustikoak ere.

Azkenik, hiru dira nire bizitzan ondotik joan zaizkidan pertsona maite edo bereziak ere. Bi betirako joan zitzaizkidan, bestea espero laster hurbilago izatea…

«Hiru, hiru, hiru, kolkua bete diru» esaten du euskal kanta herrikoi famatu batek. Kolkoa ez dut diruz betea baina bai irrifarrez. Hori dela eta, eskerrik asko irrifarre horiek sortarazten dizkidazuen guztioi eta nire urte egunean edonolako eratan zoriondu ninduzuen guztioi!

Mila esker! Besarkada eta irrifarre haundi bana denoi!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu