Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
4:08 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Kantatzen duten herriak

Ion Andoni del Amo

· Antolatzailea

Musika bueltan da. Baita dantza egiteko gogoak ere. Bueltan ere Kantatzen Duten Herriak jardunaldiak, aurten bosgarrenez. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko campusean ospatuko dira jardunaldiak, abenduaren 14tik 16ra bitartean.

Egitura mistoa izango dute aurtengo topaketek: formatu presentziala eta birtuala uztartuko dituzte. Eta betiko lez, muxutruk.

Musikaren azterketa soziala jorratzen da jardunaldiotan hainbat ezagutza alorretatik abiatuta. Esperientzia eta esperimentaziotik ere izango dute jardunaldiok; beraz, proposamen musikalak ere onartzen ditugu.

Azaroaren 7ra arte zabalik dago jardunaldietarako proposamenak jasotzeko epea. Komunikazio akademikoak ez ezik proposamen musikatu edo esperimentalak ere bidali daitezke, gaia librea izanik. Hona helbidea: kdh.the@ehu.eus. Zehaztu formatu presentzialean edo on line parte hartu nahi zenukeen ere.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu