Paddy Rekaldek umeentzat ipuin berria aurkeztu du

I. Ellakuriaga

“Eta sagarrondoa banintz?” Elkar argitaletxeak argitara eman duen haur literaturako ipuin berri bt da. Durangon bizi den Paddy Rekaldek (Deustua, 1964) idatzi du eta Oiartzungo Iosu Mitxelenaren marrazkiek ilustratzen dute. Sei urtetik gorako gaztetxoentzat idatzitako istorioan Anartz da ipuineko protagonista.

paddy

Paddy Rekalde eta Iosu Mitxelena. · ARGAZKIA · Elkar

Sagarra jan du hazi eta guzti eta beldur da sagarrondo bat ez ote den sortuko bere baitan, hazietati landare berriak sortzen direla entzun baitio irakasleari. Paddyk hainbat genero landu ditu idazle modura: poesía, ipuina, elabarria eta saikera tarteko. Azkenengo urteetan haurrentzako ipuinak argitaratu ditu, besteak beste, “Sagarraren misterioa” eta “Kartoizko kaxa”.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.